2004an jarri zuen martxan egitasmoa 900 laguneko kooperatiba batek, Berbaro euskara elkartearen bultzadarekin, eta bide oparoa egin du urteotan, hamaika sortzaile eta kulturzaleren topaleku. Azken aldiko baldintza ekonomikoek, ordea, ez dute proiektua bideragarri egin, eta egitasmoa bertan behera uztea erabaki dute bazkideek.
Sarean erreakzio ugari utzi ditu, eta, astero bezala, euskarazko txio interesgarrienetako batzuk bildu ditugu ALEAn:
Plateruena Kafe Antzokia Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusiak kooperatiba desegitea erabaki du https://t.co/t4waJrL5MM
— anboto (@anboto) September 29, 2020
Arnasgunea euskaltzaleontzat, arigunea kulturzaleontzat. Pentsatu nahi dut elkarte eta erakundeen eskutik aterabide bat egon daitekeela etorkizun hurbilean. Bitartean, eskermila @plateruena n ardura izan duten guztiei https://t.co/dWC9TlwQQg
— Joni Ubeda (@joniubeda) September 30, 2020
Probatu ez zuenak, ez daki zer zen hau. A ze bihotzondoko mina. A ze esker ona urteotan posible egin duzuenoihttps://t.co/w7q41fz8wy
— Amagoia Gurrutxaga (@AmagoiaGu) September 29, 2020
Kultura axola zaion @Gob_eus bat larrialdi bileretan legoke bihar bertan. https://t.co/CUsmn4rCoL
— Hedoi Etxarte (@hedoi_etxarte) September 29, 2020
Oholtza gainean eta oholtzapean egoteko zortea izan dut. Plazagintzagatik, ahaleginagatik, beste guztiagatik...
— Manex Agirre (@Manexagirre) September 30, 2020
mila esker, @plateruena !
Beste galera bat. Euskal kulturgintzaren mugimendua berpiztu, zabaldu eta indartu behar da, bazterbideetan galduta ibil ez gaitezen.
— Joxemari Carrere (@CarrereJoxemari) September 30, 2020
Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak ateak itxiko ditu | Kultura | Berria https://t.co/mn5f0YuEIJ
https://t.co/HOJQ2oXySY
— Irati Odriozola (@iratiodri) September 30, 2020
Baionan Zizpa, Astra Gernikan
Eta etorriko direnak
Bonberenea, Plateruena, Hala Bedi eta Gasteiz Osoa
Gure kulturaren birikak.#ezdadilahariaeten@plateruena, eskerrik asko!
Abestu, dantza egin, hitz egin, ebtzun, kontzertuak, antzerkiak, bertsoak, mundua konpondu, konspiratu...
— A N A R I (@anarirena) September 30, 2020
Zenbat gauza kabitzen den zu bezalako hutsune batean, @plateruena!
❤️ pic.twitter.com/J04rqRsurt
Animo langile, kooperatibista eta kulturgileei.
— Beñat Irasuegi Ibarra #Koop #ESE ???? (@birasuegi) September 29, 2020
Berriak sortuko ditugu!#Koop https://t.co/m3uldNjcYE
Egun on, txorierritarrok.
— IGØR (@ielortza) September 30, 2020
Urte digital sabatikoa dut 2020a, baina gaur sartu-irten bat egingo dut, Durangoko @plateruena ri buruz haritxo bat idazteko.
Kulturaz, diruaz, jendeaz, balioez, bizitzaz.
????
Izugarrizko galera @plateruena ñEuskal instituzioen lotsarako, Igor Elortzak azaldutako datuen argitan.
— Joseba Alvarez (@JosebaAlvarez) September 30, 2020
Euskal kulturgintza #PNVSTYLE https://t.co/fcnPc2YeH4
Ateak itxiko ditu @plateruena
— Euskadi Irratia (@euskadi_irratia) September 30, 2020
Kafe Antzokiak.@uiturriaga
bertsolaria #Plateruena proiektuaren partaide izan da.
Hau esan digu #euskadiirratia -n:
????Entzun hemen osorik ????https://t.co/uMqvjoJkpi pic.twitter.com/4CAmU0OzqG
Herritik sortua HERRIARENTZAKO!@plateruena pic.twitter.com/9xiMinLIIa
— ANDER (@UrrutxurtuAnder) September 30, 2020
Plateruena Kafe Antzokia Berbaro euskara elkarteak sortutako musika aretoa eta kulturgunea izan da, kudeaketa pribatua zuena eta Durangaldeako eskualde osoan erreferentziazkoa izan dena. https://t.co/ceRQm5VyAI pic.twitter.com/E0Deu90FwM
— Euskarazko Wikipedia (@euwikipedia) September 30, 2020
Latza @plateruena ren itxiera.
— seiurte (@seiurte) September 30, 2020
Hogei urte izan dira, eta gaur, gure abestiaren hitzak zuentzat dira, hitzez hitz, noizbait Plateruenak berriz dizdira egin eta bertan topa egingo dugulako.
Biba zuek! https://t.co/FKglMHRdUs
Orain gutxi @TrinketeA k esan zigun agur, orain @plateruena k . Ta zelako hutsunea. Holakoetan ikusten da kultura nork eusten duen
— Zihara Enbeita (@ziharae) September 30, 2020
Zenbat kantu, txalo, zauri, egonez, mozkor, mosu, besarkada, laztan, ukabilkada, estasi, aje ta buelta berriro... zenbat bizipen muturreko. Eskerrik asko bihotzez @plateruena https://t.co/ouhCL76X10
— Mikel Urdangarin (@txatxamatxali) September 30, 2020
Garen gorputzeko atal puskak galtzen ari bagina bezala... Oraingoan Plateruena, arnasgune, taupa eta garuna.
— bIDEhUTS (@bidehuts) September 30, 2020
Eskerrikasko handi bat Bidehutseko partaideon partez. pic.twitter.com/b3Nzme8WO9
@plateruena n gutako bakoitzak bizi izan duguna gure burmuinean eta erraietan gorderik gertuko zaigu betirako!
— ???????????????????????????? ???????????????????????????????? (@BikitxuB) September 30, 2020
Nire oroimenak euskaraz, musikaz alkolaz (zergatik ez esan), lagunez, maitaleez eta batez ere rollo onaz marraztu ditut!
Eskerrik asko dagokion pertsona orori! pic.twitter.com/wr6msEbw7R
Eskerrik asko @plateruena neguan epela eman ziguten doinuengatik. https://t.co/II2hQx9Zce
— Estanis (@Standa_1) September 30, 2020
Hutsune handia @plateruena-k euskal kulturgintzan utziko duena.
— Bertsozale Elkartea (@Bertsozale) September 30, 2020
Mila esker bertsolaritzaren alde egindako ekarpenarengatik.#kulturaseguruada#kultura#kulturgintza #bertsolaritza pic.twitter.com/CkiJOUAlvM
Adi! @plateruena ko bi kontzertuetarako sarrerak agortuta. Eskerrik asko bihotzez guztioi, eta bereziki platerutarrei, urte hauetan guztietan geure kantuak bertan aurkezteko aukera emateagatik. Larunbatean ospatuko dugu orain arteko bidea! #plateruena#PlateruenaEzitxi
— Izaki Gardenak (@IzakiGardenak) September 30, 2020
Bereziki baloratu genuen bertan izandakoetan jasotako zaintza guztia.
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) September 30, 2020
Eta elkar zaintzen ez badugu, hiltzera kondenatuta gaude.
Eskerrik asko emandako aukerengatik ????@plateruena pic.twitter.com/cfGgOV3f90
.@plateruena n, duela bi urte. Eta antzeko zenbat une gogoangarri... Eskerrik asko orain arte emandako guztiarengatik, eta ez dadila itzali han piztutako garra pic.twitter.com/aFcnHmiR2V
— Ana Galarraga Aiestaran (@AnaGalarraga1) September 30, 2020
Agur @plateruena. Horrelako albisteak irakurtzen ditugunean, bihotza hautsi egiten zaigu. Baina harritzen gaituena da horrelako gauzak maizago ez gertatzea. Tamalgarria da Kultura-sektorea jasotzen ari den laguntza. Animo Ekipo! pic.twitter.com/zNIJOkbu5Q
— ZARATA Mondo Sonoro (@ZARATAmondo) September 30, 2020
‘Galera’ diskoa aurkezten izan ginen @plateruena n azken aldiz. Leku estrategikoa eta maitasunez zaindua. Pena handiz jaso dugu zuen itxiera albistea eta esker hitzak baino ez ditugu.
— Skakeitan (@skakeitan_band) September 30, 2020
Ez adiorik ❤️ pic.twitter.com/FW21lD1iCv
Hil kanpaien eri hotza
— Gorkaerostarbe (@gerostarbe1) September 30, 2020
asmo duinen heriotza
garai ilunok eurekin dute
herdoila eta gorotza
Txin-txin behar desmasia
kulturaren desgrazia
arrakaletan beti sortzen da
lore berrien hazia#plateruena
Eskerrik asko egindako lanagatik eta euskal kulturgintzaren #TaupaDA izateagatik. Urtea amaitu bitartean elkarlanean jarraituko dugu @plateruena https://t.co/tjmhHy8rlQ
— Durangoko Azoka (@durangokoazoka) September 30, 2020
Plateruena %87an autofinantziatu da 16 urtez, baina ezin izan du 2020a gainditu - @sustatu bidez https://t.co/EfkJ6gQXM5
— leire narbaiza arizmendi ???? (@txargain) September 30, 2020
Euskara eta euskal kultura erdigunean jartzeko asmoz jarri zuen abian @plateruena proiektua @Berbaro -k
— Kontseilua (@kontseilua) September 30, 2020
Ekaineko #GeroaEuskaratik adierazpenean, euskal kultur arnasguneak babesteko estrategien urgentzia aldarrikatu genuen.
Irailean hau.
Mingarria.https://t.co/Z4C6Rlb7k0
Badaukagu ba @plateruena moduko txertoen beharra. Pixkat gaixoago gaude orain. Mila esker euskal kulturari kabi bat emateagatik.https://t.co/w3MKSbstAa
— Jokin Bergara (@JokinBergara) September 30, 2020
Durangok eta Euskal Herriak berrasmatuko dute Durangoko Kafe antzokia, #plateruena.
— gaztelumendi ???? (@iPatxi) September 30, 2020
Herrigintza.
Kudeaketa eta sustengu modu berriekin, udalgintza inplikatuz. Lorpen eta eredu berriak.
Aurrera! pic.twitter.com/e40VEDKp9D
Estutu handia Plateruenaren orbitan zabiltzaten guztioi!!! Baditugu herri honetan kultura prestigiatzen duten sortzaile asko. Kulturak merezi du. Baina, gainera, zorionez, zuek bezalako bidelagunak ere baditugu. Milesker hor egotearren!@plateruena pic.twitter.com/yWHlLZWmsY
— Lutxo Egia (@lutxoegia) September 30, 2020
Ez, ez da posible, ezin liteke @plateruena ! Nire 60. Urteurrena bertan ospatzeko gelditu ginen 50.a ospatu genuenean...#PlateruenaEzItxi
— Fermin Muguruza (@muguruzafm) September 30, 2020
( @landergarro -k proposaturiko traolari ekiten). https://t.co/6toaFvIm4u
Eskerrik asko @plateruena
— Leire Palacios Egiguren (@AnnieSdelMono) September 30, 2020
Hutsune handien garaia hastear da, eta kulturgintzan galtzen ditugun kultur plazak berreskuratzea OSO ZAILA izango da. Herri estrategia behar dugu, kultur estrategia behar dugu. Eta indarra. https://t.co/qSKy9kHMZN
Ziur denetik probatu duzuela erabaki hau hartu arte @plateruena. Hala ere, aukerarik balego zerbait egiteko oraindik... Komunitate eta herri estrategiak beharko ditugu kolpe hauek gelditzeko. Animo! https://t.co/f4qnvLcEEs
— Gorka Julio (@teketen) September 30, 2020
Eskerrik asko eman diguzun guztiagaitik @plateruena !❤️ Eta animo asko urte hauetan bidelagun izan ditugun Txiki, Beñat, Goiatz, Ihintza, Igor,...????#musika #plateruena #durango #kulturaseguruada #bagabiga pic.twitter.com/uBpIM8xpcG
— Baga Biga (@BagaBigaeus) September 30, 2020