Iraganeko bizitzaren arrastoak bilatuko ditu Planeta Gorrian, eta etorkizuneko misio batean Lurrera itzuliko diren arroken laginak jasoko ditu. Erronka zientifiko eta teknologiko erraldoia, denen begien aurrean.
Niri marabillosoak iruditzen zaizkit mamut baten genoma sekuentziatu ahal izatea eta robot bat Martera bidaltzea. Zientziek haien mugak bultzatzen dituztenean, ezinezkoa zirudiena gauzatzen denean, denok irabazten dugu
— Koldotxu ???? (@koldotxu) February 19, 2021
ZO-RA-GA-RRI-A! Dagoeneko ohituta gaude, baina halakoak ia zuzenean jarraitu ahal izatea guztiz txundigarria da. pic.twitter.com/7b72lEcysC
— Juanma Gallego (@juanmagallego) February 18, 2021
Txaloak eta oihuak kontrol gelan. @NASA-ren Perseverance ibilgailua iritsi da Martera. Lur hartu du. Bideo joko itxurako lurreratzea izan da, itxuraz erraza, baina praktikan korapilotsua.
— Jakes Goikoetxea (@ijitoa) February 18, 2021
Zirraragarria da @nasa ko kontrol-aretoan dagoen isiltasuna
— Ana Galarraga Aiestaran (@AnaGalarraga1) February 18, 2021
Lurlauzale batek sinestu dezake Marte existitzen dela?
— txerren (@txerren) February 18, 2021
Korronte ezberdinak daude?
Ez dut ulertzen. Inoiz ez dut ulertzen.
— Aintzane Mug. Mendarte ????????♀️???? (@aintzanemug) February 18, 2021
Lurra errespetatzen ez dakigu. Etxe parean konpondu gabeko 10000 kontu ditugu. Baina Martera goaz dirutza bat gastatzera.
Eta denok telebistara begira.
Behiak trena begiratzean bezala, horrelakoa da gure ulermen maila.