Sarean

#Txertaketa

Erredakzioa 2021ko urt. 28a, 10:00

Gotzone Sagardui Osasun sailburua, Eusko Legebiltzarrean. / IREKIA

Eduardo Maiz Basurtuko ospitaleetako zuzendari gerenteak eta Jose Luis Sabas Santa Marinakoak dimisioa aurkeztu dute, txertoa ez zegokienean hartu zutelako.

Soka luzea ekarri du goikargudunen jokaerak, tartean Osakidetzako zuzendaritzaren onespenarekin egin zutela zabaldu baituelako Sabasek berak. Gainera, asteazken honetan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Osakidetzako profesionalen arteko txertaketa-prozesuaren berri eman du Legebiltzarrean.

Beste alde batetik, Europako Batzordearekin sinatutako akordioan baino dosi gutxiago banatuko dituela iragarri du AstraZeneca farmazia enpresak; Italiako Gobernuak dagoeneko iragarri du auzitegietara eramango duela farmazia enpresa kontratua urratzeagatik.

Astero bezala, euskarazko txio interesgarrienak bildu ditugu ALEAn:

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago