Urtarrilarekin batera, Donald Trumpen dozenaka jarraitzaile Kapitolioan sartu dira Joe Bidenen garaipena oztopatzeko, hotzaldia eta trabak ekarri ditu Filomenak, argindarraren faktura garestitu egin da, nabarmen gora egin du koronabirusak kutsatutako lagunen kopuruak, eta espero baino mantsoago hasi da txertaketa kanpaina.
Astero bezala, euskarazko txio interesgarrienak bildu ditugu ALEAn:
Norbaitek inbaditu ditzala AEB eta ezarri dezala berriz demokrazia.
— Santi Leoné (@Alferrikaldua) January 6, 2021
Estatu Batuetan gertatzen diren gauzak askotan dira aurrerapen bat. Gaur han gertatzen dena, bihar hemen gertatu daiteke. Zein garrantzitsua den ultraeskuinari milimetro bakar bat, segundu bakar bat, aukera bakar bat ere ez ematea. Tinko.
— Jon Maia Soria (@maia_jon) January 6, 2021
-Eskerrak 2020 bukatu den- esaka bukatu genuen urtea.
— Maite G. (@goraxaho) January 4, 2021
Urte berriak lau egun ditu, eta...zer nahi duzue esatea...
Bukatuko al da hau ere!
Bufaaa!
Bai, elur ugari bazterretan, egia da, baina inon ez ETBko albistegietan adina.
— Juan Luis Zabala (@JuanLuisZabala) January 5, 2021
Urte berriak aditz errazak ekar diezazkizuela.
— iker Lauroba???? (@ikerlauroba) December 31, 2020