Alderdi ultraeskuindarrak bere jarraitzaileek Gasteizen eta euskal hirietan pairatzen duten ustezko "indarkeria isila" salatu du, @vox_alava Twitter kontu ofizialetik. Salatu dutenez, Vox-eko afiliatu bati "arrautzak jaurti dizkiote bere balkoira, krespoi beltz bat zuen Espainiako bandera bat zintzilikatzeagatik".
Ustezko egileak "zitalak" direla salatu du Vox-ek, bizilagun horrek "pandemian zehar Espainian hil diren pertsonak omendu" nahi zituelako.
Hala ere, txiolariek berehala salatu dute erabilitako irudia fotomuntaketa bat zela. Hainbatek gezurretan aritzea eta buloak zabaltzea leporatu diote Vox alderdiari. Gainera, erabilitako fotomuntaketa ez du Vox-ek egin; Amazonen salgai dagoen produktu baten irudia da.
Acompáñame en esta triste historia. pic.twitter.com/LXSZGDS0lT
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) April 26, 2021
Piztutako polemikaren ostean, Vox Arabak lehenengo txioa ezabatu eta fotomuntaketa bat zela onartu du, bost txiotan azalpenak emateko asmoz: "Gertakariak apirilaren 24tik 25erako gauean izan ziren. Herritar batek aholku eske idatzi zigun, eta salatzera gonbidatu genuen. Dena garbitu zuen, baina argazkirik atera ez zuenez, esan zigun berriro gertatu ezean ez zuela salatuko", azaldu dute, gertatutakoaren froga bakar bat ere plazaratu gabe.
"Txioa argitaratu dugu gertakarien balkoia ez den argazki batekin, adibide bat da. Argazkiaren erruz, askok uste dute fake bat dela. Lehen txioa ezabatu dugu arazoa konpontzeko. Ez dugu balkoiko argazkia argitaratu arazoak saihesteagatik; bandera zintzilikatu du berriro", gaineratu dute.
Txioa ezabatu duten arren, Vox Arabak zabaldutako buloak txiste eta barre ugari eragin ditu sare sozialetan:
Es terrible. Tengo imágenes de cómo quedó el balcón tras el ataque. pic.twitter.com/4kGIWxQsNU
— mr_c ???????? (@todosesperan) April 26, 2021
Toma, que te faltaba el crespon, ahora si que cuela fijo pic.twitter.com/TgKcQ8d1FH
— ❄️????Christmas David????❄️ (@David_R_E_N) April 26, 2021
Espera, faltan los huevos pic.twitter.com/Qx96a9vsx0
— Nilo Vélez (@NiloVelez) April 26, 2021