Hamalau film luze, hiru labur, telesail bi, film ertain bat eta ekoizpen fasean dagoen proiektu bat aurkeztu ditu euskal zinemak 68. Zinemaldian. Gai aldetik, euskal gatazkak azken urteetan baino protagonismo handiagoa izango du aurten, eta sare sozialetan ere oihartzun handia izaten ari da jaialdia.
Astero bezala, euskarazko txio interesgarrienetako batzuk bildu ditugu ALEAn:
Akelarre gustatu zait sorginkeria gabeko sorgin istorioa delako. Euskarak duen pertinentziagatik, eta ederki erabilia dagoelako. Aktoreak brillante daudelako, aktore zuzendaria baita ere. Eta amaiera borobila du.#zinemaldia
— Oier Aranzabal (@oaranzabal) September 22, 2020
Ba ‘Patria’ agian ez da izango #Zinemaldia-ren edizio honetako gauzarik txarrena: ‘Antidisturbios’ izeneko telesail bat ere badago. #68SSIFF
— Gorka Bereziartua (@gorka_bm) September 19, 2020
Euskerazko pelikula batean euskeraz ez dakiten eta textua buruz ikasi eta karrerilaz eta azkar botatzen duten aktoreak jartzeak haren gainerako baloreak itzalpean utz ditzazkeen erabaki okerra dela uste dut. #Zinemaldia
— Urko Aristi (@uaristi) September 20, 2020
Harribitxia da @NonDagoMikel . Beharrezkoa. Hunkigarria, izugarria eta gogorra. Errealitatea bezala.
— TESSA ANDONEGI (@tessando) September 22, 2020
Zinemaldiko "musikazale jarraikortasun" anekdota bat:
— Ander Bolibar (@demonocrazy) September 21, 2020
2008an kokatzen da @anethefilm, baina, bertako kanta/poster asko beranduagokoak dira: “Orfidentalak (Anari 2015), Orain (Borrokan 2014), Joan ikustera (Willis Drummond 2016), Matxura (2011)...#zinemaldia #68SSIFF
???? Donostiako Zinemaldiko jakinarazpena pic.twitter.com/AzHr4zLZ4F
— Gaizka Izagirre ???????? (@Gaizka_Izagirre) September 24, 2020
"Ane" filma Donostian da jada ????????!!
— VG Film Office (@VGFilmOffice) September 19, 2020
Bihar #Zinemaldia|ren "ZuzendariBerrien" sailean estreinatuko da!!
Gasteizen grabatuta, @FilmsAmania|ren azken proiektua eta David Pérez Sañudoren zuzendaritzapean, urritik aurrera zinemetan ikusgai izango dugu!!! pic.twitter.com/co9e5cPrOD
Isildu "Zinemaldia" eta "#68SSIFF" hilabete batez.
— Iban Zaldua (@IbanZ) September 18, 2020
Ze ondo ‘Hil Kanpaiak'. I.Rayok, isilune eta euste ariketa paregabea egin duela iruditzen zait, J.Agirreren argazki zuzendaritza lan bikainarekin batera (atmosfera zapaltzailea txertatzea lortu duena) tragedia kutsua duen baserri giroko drama ilun paregabea egitea lortuz. #68SSIF pic.twitter.com/p7XMtTTJDD
— Gaizka Izagirre ???????? (@Gaizka_Izagirre) September 24, 2020
Donostiako fatxadetan ez duzu dokumental honen poster erraldoirik ikusiko ez eta marketin kanpaina deigarririk.
— Gaizka Izagirre ???????? (@Gaizka_Izagirre) September 23, 2020
Patria telesaila sutsuki defendatzen duten kazetari horiek, hau ez dute aipatu ere egingo.
'???????????? ???????????????? ?????????????????????' da ikusi behar duzun dokumentala.#68SSIFF pic.twitter.com/Eq4cXUj7IO
'????????????'. Generoen arteko muga korapilatsu hori atsegin eta menderatzen duela frogatu du Sañudok bere lehen film luze honetan. Amatasunez eta belaunaldien arteko inkomunikazioez diharduen lana. Filmean gertatzen diren gauza garrantzitsuenak ez dira esaten, ez dira... pic.twitter.com/BAidA4Csnn
— Gaizka Izagirre ???????? (@Gaizka_Izagirre) September 22, 2020
'????????????????': Sinpletasunaren edertasuna aldarrikatzeko helburuz, une batzuetan sinpleegia iruditu zaidan arren, umore ukituak dituen drama arina, polita, naturala eta argitsua. Arrakastei eta ametsei buruz hausnartuz, aitona-amonei eskainitako omenaldi atsegina. #68SSIFF pic.twitter.com/Ed4VHnV6b4
— Gaizka Izagirre ???????? (@Gaizka_Izagirre) September 21, 2020
Ez ninduke harrituko #Akelarre pelikulak arrakasta lortuko balu euskal jende alternatibo jatorraren publiko-nitxoan. Nire bainak esplikatu ditut atzo #Zinemaldia-k utzi zuenari buruzko kronikan https://t.co/6RRG8aHjtm #68SSIFF pic.twitter.com/CL8uGTOKGG
— Gorka Bereziartua (@gorka_bm) September 20, 2020