Aurrekontu horiek "eredu neoliberalaren" aldaketan aurrera egiteko "lehen urratsa" direla esan du EH Bilduko Oskar Matutek, eta ezker subiranistak prozesu horretan parte hartu nahi duela.
EAJk, berriz, osoko zuzenketen aurka bozkatu du, baina ohartarazi du Pedro Sanchezi "asko" falta zaiola Estatuko aurrekontu orokorretan akordioa lortzeko. Jeltzaleek kritikatu dute EAEko inbertsioak "zokoratzen" direla, eta dieselaren gaineko zerga "gelditzeko" konpromisoa urratzen dela.
Astero bezala, euskarazko txio interesgarrienak bildu ditugu ALEAn.
Ez dago aurrekontuen negoziazioa bezalakorik benetako politika zer den ikusteko https://t.co/83rBbDziML
— Gorka Bereziartua (@gorka_bm) November 18, 2020
Elkarrizketa @EgunOnEuskadi -n: Estatuko Aurrekontu Orokorrak aurrerakoiak eta murrizketarik gabekoak dira. Euskadiko aurrekontuak ere. Eta sozialisten jarrera esku luzatua da bietan. Ez da ulergarria Espainiako aurrekontuak onartu eta Euskadikoen aurka egiten duenik egotea. pic.twitter.com/nNqV6dokZl
— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) November 11, 2020
Ama konorterik gabe aurkitu dut goizean eta ingresatu dugu, aita ohean mugitu ezinik. 74 eta 78 urte eta biak Covid-19arekin. Ongi daude orain, ama Osakidetzako langileen eskuetan eta aita nirekin. Lupaz begiratuko ditut agintariek proposatzen dituzten aurrekontuak
— Ketxus (@Ketxus1) November 18, 2020
EH Bildu ta PSOEren arteko harremanaren bilakaera azkarra ez sinistekoa da -Podemos tarteko-. Politika zer den... https://t.co/rhX27IdB1z
— Iñaki Larrañaga (@InakiLarra) November 11, 2020
Agian ezkutuan akordioren bat egongo da presoei begira edo beste zerbaitetarako, baina aurrekontuak politika publikoen erpina dira. Praktikan Ezker Abertzalea EAJ 40 urtez egiten egon dena egiten ari da, Madrilera joan aurrekontuei babesa ematearen truke kontzesioak lortzeko.
— Ander Aranburu (@aranburuander1) November 16, 2020
Atzo nire iritzia eskatu zidaten Bilbon, klima krisiari buruzko liburua aurkezten ari ginela: 'Zer egingo du Jaurlaritzak energia trantsizioari dagokionez?' Hau erantzun nuen: "Petronorrek eta Iberdrolak esaten diotena". Gaur albiste hau ikusi dut. https://t.co/x6BFI3SPd3
— Iñaki Petxarroman (@petxarroman) November 18, 2020