Erdi lokartuta, ohe azpian begiratzean, argi txiki bat ikusi zuen Anek. Ohetik altxatu eta argirantz hurbiltzean, ipurtargia zela konturatu zen. Argia ukitu eta txikiagoa bilakatzen hasi zen... ipurtargiaren tamainakoa bilakatu arte.
— Mitxel Elortza Exea (@Gasteiztar1) April 12, 2022
Bidaia hasteko prest zeuden biak.@GEUelkartea pic.twitter.com/hIeYHzwXw4
Bapatean argi indartsu batek itsutu zuen. Beranduegi zen dagoeneko.@GEUelkartea
— Idoia Torregarai (@bootxo) April 13, 2022
"Sarri, sarri, gauean argi” irakurri zuen historialariak egun hartan,armarrian. Gero, esaldi horren inguruan adituek egindako interpretazio zailak. Berak, aldiz, hauxe pentsatu zuen:“Hau ez da atsotitz bat izango? Herriak egindakoak,esku-argi gisa erabiltzen direnak”.@GEUelkartea pic.twitter.com/Fc3r8oWHKg
— CiraCrespo (@maternalias) April 13, 2022
Gero eta ilunagoa den munduan, egia argitzea garestiagoa. Eskaintza eta eskariaren tirania @GEUelkartea
— Jose I. Miranda (@JoseIMiranda5) April 14, 2022
Duela gutxi, ondo begiratzen baduzu, zure inguruan, argi berezi bat susmatzen da.
— Maisumikelhezkuntza (@Maisumikelhezk) April 16, 2022
Klarak???????? egunsenti zein ilunabarrak ditu gustuko. Altxa burua, momentu haietan haizeak eta txoriek txiste batzuk botatzen dizkietelako elkarri.
Hurrengoan, belarriprest jarriko zara? @GEUelkartea
Argiak mina eragin dio begietan autobusetik jaistean. Gau osoa erdi lotan, beti negar batean, aurreko egunetan bezala sirena hotsaren azpian soto ilunean. Aurrean dagoen familia arrotzaren ezpainetan argia. Bereak ere egunen batean Kieven argia ikusiko du berriro. @GEUelkartea
— Jose I. Miranda (@JoseIMiranda5) April 19, 2022
(I)
— Beñat Garaio (@BGaraio) April 19, 2022
Argia eta argitasuna izate edo kontzeptu onekin lotzen dira ia beti. Logika horri jarraituz, beraz, iluntasuna egoten da txanponaren beste aldean.
Baina ez dago ilunabarra baino gauza ederragorik, ezta "Itzali zazu argia eta utzi azalari ikusten" bat baino gartsuagorik ere. pic.twitter.com/pk4tPQ5xXQ
(II)
— Beñat Garaio (@BGaraio) April 19, 2022
Hitzak jartzea sendagarria omen da; ea metafora batzuekin.
Tropelaren erritmoa herio batean segitzen duen txirrindulariarena. Soka batez lotutako azenarioa etengabe jarraitzen duen untxiarena. Edo tunel luze baten amaierako argia ikusi bai, baina amaiera sekula ez heltzea. pic.twitter.com/YrEE6mEMc0
(III)
— Beñat Garaio (@BGaraio) April 19, 2022
Pertsianak jaitsi gabe lo egitea gustatzen zitzaizula esan zenidan. Pertsianak igo nituen (nizkizun) eta elurrari begira pasatu genuen gau osoa, besarkatuta, erortzen zen maluta bakoitza musuka kontatuz.
Pertsianak igota lo egiten dut geroztik; gorroto dut honela esnatzea. pic.twitter.com/TAyIDHSJZO
(eta IV)
— Beñat Garaio (@BGaraio) April 19, 2022
"Ilun-ikarak azken argia
uxatu dizu urrutira" dio Imanolen kantuak. "Gerora begiratuz ilun dago dena", aldiz, argitaratu berri den abesti batek.
Historiako klasean 'argi-iluna' azaldu ziguten behin: zure irudiari nahi besteko argia eman ahal diozu teknika menperatzean. pic.twitter.com/sv7yYOHhBq
Ipurtargi baten atzetik nindoala, ilunpetan galdu nintzen. Negarrez hasi nintzen eta ipurtargiak galdetu zidan: Zergatik egiten duzu negar? Zure argiari jarraituz, galdu egin naiz. Negar egin ordez, agian zeure argiari jarraitu behar: zeure bidea argitzen duen argia @GEUelkartea
— Belen (@b_gil45) April 19, 2022
@GEUelkartea
— yakimalalimpia (@yakimalalimpia) April 19, 2022
Sagua dantzatu
Tximinietako lurran
Sagutzar alai
Ilargi bete
Argitasun gau horietan
Katuen ohara
Neguan elurra
Berehala bihurritxo
Ur bihurtua da pic.twitter.com/5cctPYLDTb
Argiak zainduta
— Mitxel Elortza Exea (@Gasteiztar1) April 19, 2022
gauaren atarian,
ohean etzanda,
liburuen munduan.
Momentu goxoa,
familia giroan,
ametsen leihoa,
hizkien jokoan.
Ilunpeko letrak,
argitasun izpiak.
Itxungi orduko,
argitzen, lo biziak... pic.twitter.com/LIbcQhalz1
Egunsentiko ihintzak ur tanta distiratsuak harrapatzen ditu eta leihotik argi zuri eta hotzen sorta bat dirudite. Badakit eguzkia aterako duela eta argitxoak apurka-apurka desegingo direla, beraz, geratuko naiz unetxo bat gehiago begiratzen @GEUelkartea
— PILAR VUELTA URARTE (@PILARVUELTA) April 19, 2022
@GEUelkartea Ezagutzen duzue argi inklusiboena? Ikur famatu bihurtu zena. Eguzkia eta euria hika mikan jartzen direnaren sorkuntza da. Erromako zubirik politen moduan ezagutzen da, esaera zahar batean agertutakoa. Zintzotasunez esanda, nere gustokoena da.
— Maisumikelhezkuntza (@Maisumikelhezk) April 19, 2022
Badakizu zein den? ????
Dena iluna, tristea, goibela izan zen berba hori entzun nuen hurrengo egunetan. Apur-apurka, eguzki argiari esker, nire kemena handitzen joan zen. Bere goxotasunak aldarte oneko egunak gehitzea ekarri zuen. Sendabidearen parte garrantzitsua izan zen argia. @GEUelkartea
— Ni naz (@Eneritxi) April 20, 2022
Gaur ekaitz gaua da eta
— Belen (@b_gil45) April 20, 2022
kanpoan izpien argia besterik ez da ikusten.
Zure begi irribarretsuak nire arnasa dira,
kandela baten argitan elkar besarkatu bitartean.
Amaierarik gabeko musuen ekaitza. @GEUelkartea
Argiak eta ilunak behin topo egin zuten. Bata bestearen ifrentzua izateak eragindako haserako zirrarak alde batera utzita, eta isilaldi luze baten ondoren, ilunak esan zion argiari: -Bor-bor! Ta haren erantzuna: -Diz-diz! @GEUelkartea
— djxabiii (@dj_xabiii) April 20, 2022
Egunez eguzki izpi hilgarriez ihes egiten zuten. Gauez, bunkerretatik atera eta hontzak bailiran ehizatu egiten zuten bizirauteko. Irtenbidea aurkitu ezean, gau bakoitza azkena izan zitekeen.
— Mitxel Elortza Exea (@Gasteiztar1) April 20, 2022
Argia gizakien etsaia bilakatu zen, eta irtenbidea itzaletan zegoen @GEUelkartea pic.twitter.com/sIl01Gmw96
@GEUelkartea Hemen nago. Oraindik ez dut esperantza galdu. Ziega honen argia pizten ez bada, ez naute aurkituko. Nire bila datoz. Pizten saiatu, eta ezin. Nirekin zaude argi? Argi dago senti dezakedana zuk ere sentí dezakezula. Lasai, zu segi itzalita eta aterako gara hemendik. pic.twitter.com/YfpljgBatg
— Hegoi (@hegoiamabizka) April 20, 2022
Bi katuen arteko solasaldia:
— Joseba Abaitua (@kavango) April 21, 2022
– Argitu beharko luke zeruak
– Hasi hobe garbitzen sorua
– Zorua? Hori bai zulua!@GEUelkartea pic.twitter.com/PGSpiVrjDv
Hiriguneko kaleetan eta etxeetan utzikeria eta zikinkeria nabari da. Lehen denda asko irekita, orain erakusleiho hutsak saltzeko edo alokatzeko kartel ekin. Atsekabea eragiten dit horrek. Lehengo kale biziak triste bihurtu dira. Noiz itzali zen Gasteizko argia? @GEUElkartea
— PILAR VUELTA URARTE (@PILARVUELTA) April 21, 2022
@GEUelkartea Zenbat argi sufritzen ari dira esplotazioa? Gauetan orduak eta orduak ematen dituzte lan ta lan. Zergatik ez dugu erdia itzaltzen goiko argi politak, izarrak, ikusi ahal izateko? Han, goian, duela milioika urte emandako argiak ikusten direlako. Unibertsoko argiak ????
— Maisumikelhezkuntza (@Maisumikelhezk) April 22, 2022
Hasieran, lanetik bueltan, gauero urrutitik nire leihoan argi hura ikusteak aztoratzen ninduen; behin eta berriz atea dardarka irekitzeak eta etxea, hala ere, hutsik eta ilunpetan aurkitzeak. Dena errazagoa izan da benetako arrotza ni naizela jabetu nintzenetik. @GEUelkartea
— Aster Navas (@irakasle) April 22, 2022
Beldarrak argi zuen ilargiraino ailegatzeko, argitaratutako liburu orotan argibideak bilatu behar zituela bidea argitzeko;
— (S)iria (@IriaEpaltza) April 23, 2022
"Argi ibili!" ziotenetik "Ni naiz Zeruko #Argia!" argitzen zutenetaraino.
Hala eginez berau bihurtu zen larreetako gauen argizari; ipurtargi.@GEUelkartea pic.twitter.com/SYrfqWEcR9
@GEUelkartea Baziran behin naturako hainbat elementu, lo zeudenak negu guztian. Argia irtetzen hasi zenean esnatu ziren. Argiari esker zuhaitzak loran,argiari esker, animaliak larrera eta argiari esker, gizakiok kalera. Eguzki argia da magia hori sortu zuena eta sortzen duena.
— Sorkun Barain Amillategi (@Sorkun13) April 23, 2022
-Argitu nazazu -esaten dit berak batzuetan, bakarrik gaudelarik.
— Aster Navas (@irakasle) April 25, 2022
Orduan, emeki - eta gero eta ikaratuago- ukitzen dut eta bera gauaren erdian piztu egiten da; lanpara bat bezala.
Bai, emakume horrena… @GEUelkartea
@GEUelkartea
— yakimalalimpia (@yakimalalimpia) April 25, 2022
GAIA: ARGIA
Egunsentiak
Duen egunerokoa
Baita ezberdina
Itsasoko uhina
Entzunez gero hegal
Askatasuna
Ekaitza doa
Itsasoko txinparta
Argitsuenak
Zazpi-zazpiak
Kolore bizi daude
Itsasargia
@GEUelkartea
— yakimalalimpia (@yakimalalimpia) April 25, 2022
GAIA: ARGIA
Behin batean
Abagune itsaso bat
Berdintasuna
Bat-batean
Argi bat barrutik
Besarkatzera
Ezetz asmatu?
Berrogei minututan
Betiko etxera
Ez zegoen argirik, noski. Hala ere, esku-argi txiki bat zeukan, bizirik sentitzeko erabiltzen zuena. Gauero bezala, leiho ondoko ezkutalekutik hiru aldiz piztu eta itzali zuen, kalearen beste aldeko erantzunaren zain. Baina gaur ez da iritsi. Gerra madarikatua. @GEUElkartea pic.twitter.com/abIK5SpKm0
— Joseba (@Josebasanchez) April 26, 2022
Begiak itxita argirik ez.
— AsierMaiaAnabitarte (@AsierMaia) April 26, 2022
Halaxe gauero.Ubelduen eraginez, arimaren ubeldurak sendatzeko,isiltasunaren zarata lasaigarria sentitzeko. Beltzunea ilunetik argia noiz ikusteko zain.Goizaldekoa zelakoan ireki.
Azkarregi datorkio gainera.
Azken hatsaren argi-printza.
Aio @GEUElkartea
Eraikin itzelen eta isiltasun gorgarri baten artean galduta nago. Ez dago argirik, lainoa eta bere usaina soilik. Bat-batean, itzal bat agertzen da nire ondoan eta izerditan esnatzen naiz asaldatuta. Beste egun bat, beste hasiera bat. Ez nau berriro ukituko @GEUelkartea
— Belen (@b_gil45) April 26, 2022
Sofak, gero eta maitenduago, zutikako argiari bere altzoan eseritzeko eskatzen dio behin eta berriz baina... @GEUelkartea pic.twitter.com/P8opy7WQoF
— Aster Navas (@irakasle) April 26, 2022