Salburuko bizilagunak dagoeneko ohitu dira basurde taldeak euren auzoko kaleetan ikustera, bereziki pandemia garaian, baina haien bisitek zalaparta sortzen jarraitzen dute. Salburuko hezegunetik datozen basurdeak hiriraino sartzen diren bakoitzean, bideoak bolbora bezala zabaltzen dira. Eta hala izan da, berriz ere, joan den larunbatean eta asteazken honetan.
Abenduaren hasieran, basurde familia batek Aranbizkarra auzoa bisitatu zuen.
Whatsapp bidez jasotako bideoa.