Antza denez, astelehen euritsu honetako 22:00ak aldera, etxeratze agindua aprobetxatu du basurde talde batek Aranbizkarra auzora hurbiltzeko.
Orain arte, eta bereziki pandemia garaian, Zabalgana edo Salburua bezalako auzo periferikoetan agertu ohi dira basurdeak; lehen aldia da Arabako hiriburuaren erdialdetik hain hurbil iristen direla, edo behintzat kamara batek grabatu dituela.
Hainbat iturriren arabera, basurde horiek Salburuko hezeguneko biztanleak dira. Beraz, Aranbizkarraraino iristeko, kilometro bat baino gehiagoko ibilbidea egin behar izan dute.
Whatsapp bidez jasotako bideoa.