Ingalaterran, Arsenal, Chelsea, Liverpool, Manchester City, Manchester United eta Tottenham izango lirateke; Italian, Inter Milan, Juventus eta Milan; eta Espainiako Ligan, Atletico Madril, Bartzelona eta Real Madril.
"Erantzun bat eman behar da Europako egungo futbolak bizi duen ezegonkortasun ekonomikoaren aurrean, pandemia dela eta", esan du Real Madrilgo presidente eta Superligaren sustatzaile Florentino Perezek. Alta, iragarpena egin eta bi egunetara, Ingalaterrako taldeek iragarri dute egitasmoarekin ez jarraitzeko erabakia hartu dutela.
Gainera, Superligaren aurkako iritziak nagusitu dira iritzi publikoan eta sare sozialetan:
Superliga liga itxia izango da, aberatsen kluba eta beste, ados, baina dirua klubek sortzen dute, irudi eskubideen bitartez, eta klubek kudeatu nahi dute, ez beste batzuk kudeatzea. Superligako klubak munduko gaiztoenak bezala hartzea, eta UEFA/FIFA txintxoenak balira bezala...
— andoni urbistondo (@urbixxx) April 19, 2021
Superligaren kontuarekin harrituta. Futbola kirola izateari utzi eta negozio hutsa bilakatuko omen da. Ongi etorri lur planetara. Oraingoa zer da ba? Gu frankizien jarraitzaile.
— Txetxu Urbieta (@TxetxuUrbieta) April 19, 2021
Superligaren debatea ez da makala, futbolak mugitzen dituen zenbakiak ikusita. Espainiako BPGren %1,37 suposatzen du, nekazaritzaren erdia. Kirola izateari utzi eta negozia izatera pasa zen aspaldi. JPMorgan bankuak 3.500 milioiko mailegua Superligarako ematea adibide argia da.
— niko cuenca (@beharko) April 20, 2021
Jendea etsituta ikusi dut #Superliga dela eta. Futbolaren heriotza iragarri dute. Eta zer pentsatu behar dute emakume kirolariek? herri kirolariek? errepidean doazen txirrindulari gazteek? bere selekzioarekin lehiatu ezin daitezkeen euskaldunek?#EuskalKirola helburu, bidea dago pic.twitter.com/wU97CAXBtP
— gaztelumendi ???? (@iPatxi) April 21, 2021
«Cuanto más dinero tengan los de arriba más les llegará a los de abajo». Florentino Pérez-en hitzak bart, Superliga sortu izana azaltzeko asmoz.
— Hasier Arraiz (@hasier_arraiz) April 20, 2021
Bere filosofia osoa adierazten dute, ordea. Oraindik guk, behekook, eskerrak emateko zain dago.
Manchester City badoa #Superliga.tik pic.twitter.com/VVJyACHmMY
— iker bizkar (@GARA_ikerbizkar) April 20, 2021
Ongi pentsatuta, Superliga oso interesgarria izan daiteke. Antolatzailea izanik, Espainia urtero dago Eurovisionen, eta begira ze barreak
— Jon O. Urain (@olano_urkia) April 20, 2021
Ze Superliga eta ze demontre.
— Gotzon Elizburu Beristain (@gauerdikoeztula) April 19, 2021
Guk Tzanpionza nahi dugu bueltan.@PlazaolaJon https://t.co/wrWxYAKcg9
???? @Ane_Urki #Gakoak saioan:
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) April 19, 2021
“Superliga aberatsak aberatsago egingo dituen liga bat da”
???? #ZUZENEAN https://t.co/v6COukqSDK pic.twitter.com/0yrB32kX3b