Beste mundu bat

Erabiltzailearen aurpegia Irati Iciar 2015-10-30 01:00   Iritzia

Mutil eder bat traje beltza janzten. Neska eder bat soineko gorri zoragarri batekin. Etxe aberatsa ate beltzekoa. Antzerako etxea ate gorriduna. Mutilak auto vintage kabriolet beltzera salto egiten du. Neska auto gorri berdintsuan sartzen da. Mutila festara iritsi da. Neska bere atzetik sartu eta begiratu sentsuala bota dio. Neska –soineko gorri zoragarri arina airean duela– teilatura igo da, hiriko gaueko  argiak atzean dituela, mutila hurbiltzen zaio. Besarkada". Iragarki bat da bai, eta liluratuta nauka. Ez dakit zer den, baina nigan sekulako eragin onirikoa dauka.

Gasteiztarrak arraun the world ikusgai eta entzungai

Erabiltzailearen aurpegia Oihaneder Euskararen Etxea 2015-10-26 13:07

Gasteiztarrak arraun the world izenpean udan egindako argazki lehiaketak baditu irabazleak. Guztira 18 lan aurkeztu dira lehiaketara, 450 argazki inguru, eta horietatik bost saritu dira, Portugal, Brasil, Kanbodia, Laos, Taildandia...

La entrada Gasteiztarrak arraun the world ikusgai eta entzungai aparece primero en Oihaneder Euskararen Etxea.

ARABAKO MINTZALAGUNEN TOPAKETA, ARDO ARTEAN

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Mintzalaguna 2015-10-26 10:29

Ikasturteari hasiera ezin hobea emateko, Arabako Mintzalagunen topaketa antolatu dugu datorren AZAROAREN 21ean, beraz, gorde zuen agendetan data hau! 

Eskuernagan (Arabar Errioxa) elkartuko gara, eta bertan hainbat ekintza egin ostean (zehazteke), Candido Besa upategian bazkalduko dugu. Mintzalagun berriak eta beteranoak, hangoak eta hemengoak... elkartzeko aukera bikaina izango da.

IKASTURTE BERRI ON MINTZALAGUNOK!

* Non? Eskuernagan (Candido Besa upategian)
* Noiz? Azaroaren 21ean, larunbata
* Egun pasako irteera izango da. Goizez atera eta arratsaldez itzuli. Autobusez joango gara.


MENUA

-Patatak txorizoarekin
-Saiheskiak
-Postrea ...

GASTEIZTARRAK ARRAUN THE WORLD

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Mintzalaguna 2015-10-26 09:30

Munduko 5 bazterretako istorioak...
Gasteizko 5 auzotan! 

Ekainean, Oihaneder Euskararen Etxeak antolatutako argazki leihaketaren emaitzaz gozatzeko aukera izango dugu azaroaren 5etik hasita. Asteartero egingo diren argazki aurkezpen hauek 5 astez luzatuko dira. Leihaketa honetan, parte hartzaileek argazkien bidez aurtengo udan munduko edozein tokitan egindako bidaia, txango, egun-pasa…  kontatu behar zituzten.

5 auzo desberdin eta 5 eragile (epaimahaian parte hartu zutenak) aukeratu dira aurkezpenak egiteko. Besteak beste, GEU elkartea eta Gasteizko Mintzalaguna daudelarik. Gainera, Mintzalagun tabernetan egingo dira, aitzakia ...

Mintzalaguna eta GEUkide izatearen abantailak: "ETXEKOAK" antzezlana deskontuarekin

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Mintzalaguna 2015-10-26 09:04


Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari ...

Gela iluna

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2015-10-21 02:00   Iritzia

David Mangana

 

Ikus-entzunezko kultura honetan dena dago aurretik prestatuta. Hunkituko gaituen ‘beltz’ batek egindako hitzaldi hori. Zentzumenak harrapatzeko diseinatu duten iragarki hori. Argibideak gorde baina kalterik omen ez duen telesaio hori…Leloak zein irudiak primeran badakite gure barrukoak nahasten eta gu, sugeak bezala, kutxatik ateratzen gara, txirula aurrean dantza egiteko prest.

Ogroak, Sakamantekas eta umeak

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Reguero 2015-10-16 02:00   Iritzia

Urtzi Reguero

Bat aita izatean gauzak aldatzen dira, tartean irakurgaiak. Tira, aldatu baino, gauza berriak irakurtzen hasten da umea nola ondo hazi ikasteko. Orduan irakurtzen du Frantzian umeak lokartzeko beldurrezko ipuinak erabiltzen dituztela. Gauean pertsianak itxita daudela entzuten den soinua ez da haizeak zuhaitzak mugiaraztean ateratzen duena, ogro bat omen dabil kalean lokartu ezin daitezkeen umeen bila, bahitu eta jateko. Euskal Herria ez da atzean geratzen, ezta Gasteiz ere, gisa honetako istorioak kontatzerakoan. Ezaguna da Anbotoko Marik bahitu zuen neskatxoaren kondaira bere amak agindutakoa bete ez zuelako. Frantzian ogroa dena Sakamantekas da Gasteizen. XIX. mendeko hiltzaile ezaguna loak hartu ezinda dauden umeen bila ibiltzen omen da. Ondorioa argia da: beldurra erabiltzen da umeekin nahi dena lortzeko. Baina benetan nahi ditugu umean beldurrean oinarrituta hezi?

Mintzalaguna eta GEUkide izatearen abantailak: "KREDITUA" antzezlana deskontuarekin

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Mintzalaguna 2015-10-13 08:35


Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ...

Sormenaren armairua

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2015-10-09 02:00   Iritzia

Manex Agirre

Mikel Peruarenak (ETB2n norbaitek Iñaki Perurena deitu dionak, enfin) plazara atera du Euskadi Sarien zilegitasunaren eztabaida. Izan ere, bai baitago eztabaida. Harrotu da sarean gaia aurtengo edizioan, eta baditu aurrekariak ere: 35etik gora izan ziren 2007an Utikan manifestua sinatu zuten idazle eta itzultzaileak. Ez da, beraz, lau katuren kontua. Patxi Lopezen garaian ere aldaketak izan zituen sarean parte hartzeko moduak. Ibilbide gorabeheratsua, beraz.

Atzerrian, baina etxean

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2015-10-08 02:00   Iritzia

Haizea Galarraga

 

Udazkenaren haize berriak gurera iritsi diren arren, atzo izan balitz bezala oroitzen dut udan egindako bidaia. Astebete pasa nuen Txekiar Errepublikan, lagunen konpainia ezin hobean. Makina bat dira esperientzia hark oparitu zizkidan paisaiak, bizipenak eta sentsazioak, gomutagarriak horiek guztiak. Oraingoan, ordea, horietako bat ekarri nahiko nuke gogora. Akordatzen naiz…

Iban Albizu eta Iñigo Urteaga, mintzalaguntzaileak: “Mintzalagunek asko ematen digute eta, gainera, Gasteiz euskaldunagoa izaten laguntzen dugu”

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Mintzalaguna 2015-10-07 09:56
Iñigo Urteaga eta Iban Albizu Gasteizko Mintzalaguneko kideak dira, hain zuzen ere, mintzalaguntzaile gisa aritzen dira. Euskara praktikatzeko beharra duten lagunekin elkartu eta beren aletxoa jartzen dute astero-astero.
 
Lana edota ikasketak medio, egun, Gasteizen bizi dira Urteaga eta Albizu eta 2014-2015 ikasturteaz geroztik, mintzapraktika egitasmoan hartzen dute parte. Aurten, iaz sortutako talde berdinarekin jarraituko dute elkartzen. Astean behin, ordubetez, elkartzen dira beste mintzalagun batzuekin batera eta, pote baten inguruan, asteburuaren nondik norakoak edota hurrengo egunetarako dituzten planak kontatzen diote ...

Giro ezin hobea Mintzalagunaren aurkezpenean

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Mintzalaguna 2015-10-02 10:51
Aurtengo MINTZALAGUNAren ikasturtearen aurkezpenak 80 lagun inguru bildu zituen atzo Gasteizko Alde Zaharrean.  Ekitaldiari hasiera emateko, 2015-16 ikasturtean abian jarri den 'Zurekin hitz egin nahi dut' kanpainaren bideoa proiektatu zen. Ondoren,  Aiztogile kalea zeharkatu genuen trikitxia soinuen atzetik pintxo-poteoan. Txistu, Txinbo eta Hala Bedi Taberna mintzalagun tabernetatik pasa ginen, non pintxo bikainak dastatzeko aukera izan genuen. 
  
"Zurekin hitz egin nahi dut"... parte hartzera animatuko? 

 
* Informazio gehiago: 945 22 21 53 




Bihotz handiko herri txikia

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Lazkano 2015-10-01 02:00   Iritzia

El  l meu país és tan petit

que quan el sol se’n va a dormir

mai no està prou segur d’haver-lo vist…”.

 

Horrela kantatu zion Lluís Llach handiak bere herri txikiari: “…nire herria hain txikia da ezen eguzkia lotara joaten denean inoiz ez da seguru ikusi izanaz…”.

Ikasturteko aurkezpena, kalejiran

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Mintzalaguna 2015-09-28 11:24
Datorren ostegunean, urriak 1, Gasteizko Mintzalagunaren ikasturte berriaren aurkezpena egingo dugu. 

Izena emateko kanpainaren hasierarekin batera emango diogu ongietorria ikasturte berri honi. Kalejira giroan ospatuko dugu.


Aiztogile kalean hasi eta trikitixa soinuen atzetik abiatuko gara. Hainbat mintzalagun tabernatik pasako gara eta bertan pintxo batzuk dastatzeko aukera ere izango dugu. Giro atsegin batean emango diogu hasiera 2015-2016 ikasturteari.


Zer? Gasteizko Mintzalagunaren aurkezpena

Noiz? URRIAren 1ean, ostegunean, 20.00etan 

Non? Aiztogile kalearen hasieran (Fariñas ondoan)



Animatu eta etorri gurekin ikasturte berria ...

Biba nobioak!

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2015-09-28 02:00   Iritzia

Koldo Alzola

 

Pertsona gogaikarriak iruditu zaizkit beti eskirolak. Langileek dagozkien eskubideak aldarrikatzeko eskura duten tresna gutxietako bat baliatzea deliberatzen dutenean, greba egiten dutenean, alegia; beti izaten dira batzuk zilborrari begiratu nahiago eta lankideekin bat egiten ez dutenak. Eskirolak izkin egiten die, horrela, lanuztea egiteak lekarzkiokeen zehar kalteei. Hori bai, mobilizazioaren bidez eragindako presioari esker langilegoak onuraren bat konkistatzen duenean, eskirolak ere etekina ateratzen dio gainontzekoen borrokari. Hobe luke bizkarroiak, bere jokabidearekiko koherentziaz, borrokaren bidez eskuratutako eskubideei uko egitea. Baina ez, berak ere gozatu egiten ditu garaipen horiek.