Aldabe gizarte etxearen urteurrena ospatzeko modukoa da. Zorionak gizarte etxeko kirol, arte eta kultur jarduerak eskaini eta posible egiten duten lagun guztiei.
Auzoko bizilagun, herritar eta Contrapunto kolektiboko aktibista moduan (arrazismoaren aurkakoa eta dekoloniala), Aldabek eskaintzen duen espazioa nabarmendu nahi dut jatorri, arraza eta etnia askotariko pertsonen topaleku eta erreferentzia gisa. Hori dela eta, ezin da ulertu urteurrenean paratu dituzten 25 erretratuetatik batek ere ez dituela ordezkatzen afrikarrak edo ondorengo beltzak, hauek ere erabiltzaileak, auzokoak eta baita gizarte etxeko langileak izanik.
Azalpen bat eskatzen dugu, eta, posible balitz, pertsona beltzak ordezkatu eta ikusaraziko dituen erretratua gehitzea; izan ere, komunitate honen parte dira, eta modu aktiboan laguntzen dute kultura-aberastasunean eta bizikidetzan, kasu honetan, Aldabe gizarte etxearen 25. urteurrenaren ospakizunetan. Agur bero bat.
Gladys Giraldo, Contrapunto kolektiboa.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.