Politikari batzuen memoria oso motza da. Erraz ahazten dituzte eduki dituzten karguak eta ardurak. Hauteskunde garaian hitz ematen dute gauza asko hobetuko dituztela. Eta onartzen dut gobernatzen egon ez bazara, baina kargu inportanteak eta denbora asko izan dutenean, eta iragarpenak egin dituztenean, pentsatzen dut… eta zergatik ez dute lehenago egin?
Badaude bi talde politiko Eusko Jaurlaritzan gobernatzen egon direnak. Boterean lau urte egon dira. Eta Osakidetza gero eta txarrago dabil. Zita bat eskatzen duzunean zure medikurako badakizu egun horretan eta hurrengoan ez duzula edukiko. Ebakuntza bat egin behar badizute, hilabeteak egobn zaitezke itxaroten. Eta larrialdietara joaten bazara… eraman liburu on bat lasai itxaroteko.
Talde hauen hautagaiak ikusi ditut telebistan, eta esan dute Osakidetza hobetuko dutela. Eta… zer egin dute orain arte? Beren gestioa txarra izan bada, agian aldaketak proposatu baino lehen, barkamena eskatu beharko zuten lau urteetan haien lana ez betetzeagatik.
Hitz motz batekin nahikoa daukate. Abu Dhabin adibide aparta daukate: "Oker nengoen. Ez da berriro gertatuko".
Txema Tocino.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.