"Aspalditik neukan asmoa igeriketari berriz ekiteko. Igerian banekien, baina ez nengoen lasai uretan, tentsioak jota ibiltzen nintzen, eta gauza jakina da horrek onura baino, kaltea eragiten diola bizkarrari. Dena den, nik taldean egin behar ditut kirol jarduerak. Ez naiz gai neure kabuz, eta bakarrik, aritzeko. Motibazioa behar dut, eta niri taldeak ematen dit motibazioa. Horregatik eman nuen izena hastapenetako ikastaro batean, asmoa bainuen urteetako inertzia txarrak desikasteko."
"Eta a zer ezusteko ederra hartu dudan! Ez dakit urak zer demontre duen; sinetsita nago baduela asko terapeutikotik (agian horregatik gozatzen dut hainbeste bainuetxeetan), baina ikastarotik pozarren irteten naiz, energiaz lepo!"
Irati Marañon, 'Uretan', ALEA, 2024-04-12
ERREPARATU HONI
HARRIDURAZKOAK
Galdetzaileak: ZEIN / A ZER /NOLAKO/ ZENBAT...-N! Egitura hau galdetzaileak izenondoaren aurretik jarriz osatzen da.
Aditza agertzen denean, -N atzizkia jartzen zaio. Egitura hau izenondo, adberbio eta partizipioekin erabiltzen da. Hona hemen: "Zein ergelak diren!", "Zein gustura geratu naizen!", "Zelako (nolako) txiste txarra kontatu duen!".
Erakusleak: HAU da HAU!: mota honetako esapideak egiteko, erakuslea esaldiaren hasieran jartzen da.
Aditza agertzen denean -(e)NA erlatibozko atzizkia jartzen zaio: "Hau hotza!", "Hori gezurra esan duzuna!", "Haiek garaiak, haiek!".
Baiezkoak: BAI ...-LA!: esapide hau BAI partikula izenondoaren edo aditzondoaren aurrean jarriz eratzen da. Hona hemen: "Oporretara zoaz? Bai ondo!".
Aditza agertzen bada, -LA atzizkia hartzen du. Adibidez: "Bai ondo bizi zaretela hemen!".
Iturria: Euskaltzaindia.eus
![]() |
![]() |
A zer nolako poza eman dit! | A zer nolako poza eman didan! |
Hura beldurra pasatu genuen! | Hura beldurra pasatu genuena! |
Bai tematia den zure lankidea! | Bai tematia dela zure lankidea! |