Adur txarreko txorien mendekua

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2013-12-23 11:28   Iritzia

Koldo Alzola

 

Egin Ayllu Alde Zaharreko auzolagun taldeak pairatu berri duen zigor neurrigabearen albistea eman du bere webgunean (lagenterula.wordpress.com). Milaka euroko (4000 euro inguruko kopurua aurreikusten dute) kalte ordainari egin behar diote aurre hiriko ostalaritza enpresari talde baten azpijokoak argitaratu eta salatzeagatik.

Ikuskizun bat da, eta ezin du izan

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2013-12-17 10:59   Iritzia

Manex Agirre

 

Abenduaren 16rako hitzartu genuen artikulu hau, baina, onartuko dit HIRINETeko audientziak aitzakia, elegante gelditzen baita: hitzik gabe, ezin idatzi, ezin tekla-joka hasi BEC-ekoaren hurrengo egunean, oraindik emozioen digestioa egin gabe (digestioa, alferkeriaren bigarren geltoki hori).

Antropologo bat Fagorren

Erabiltzailearen aurpegia Ruth Larretxi 2013-12-09 09:34   Iritzia

Ruth Larretxi

 

Begi urdinak ditu. Alaiak, biziak. Begiradarekin hitz egiten duela ematen du. Hile luzea eta horia. Surflari antza, hippie dotorea. Ines izena duen arren, Belgikakoa da. Behin elkarrekin trago bat hartzen geundela, bere txikitako eskola argazki batean erakutsi zidan, non eta garagardo baten etiketan erantsirik. Imajinatzen zarete Koldo Mitxelena institutua edari baten botilan agertzea? Bitxia, ezta?. Bada, horrelakoak dira belgikarrak. Eta horrelako berezia da nire laguna ere. Fagor Etxetresnak kooperatiban antropologia lanak burutzen egon da bi urtez. Batzuetan, txantxa moduan NASAn lanean zebilela esaten nion, oso diskretua baizen bere lan kontuekin. Gauza batzuk ezin zituela kontatu aitortzen zidan.

Ahotsa faltan

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2013-12-03 09:30   Iritzia

Gaizka Amondarain

 

Ez daukagu ezer ospatzeko. Gure sorlekuari ahotsa galdu baitzaio. Soinua du faltan. Euskal kultura ez dago artxibategi nazionaletan gordeta, etxe partikularretan baino, ganbaretan, kutxa zaharretan. Publikoan ez, baizik ezkutuan.

Azkenengoz ikusia gaur 10.30(e)tan

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Galarraga 2013-11-28 10:08   Iritzia

Haizea Galarraga

Irudia: Jon Gil


Teknologia berrien aroan murgildurik gaudela, harrotasun osoz erakusten dizkiogu munduari gure lorpenak: egongelan juxtu xamar sar daitekeen telebista neurrigabekoa, punta-puntako ordenagailua, sakelako telefonoa (sakelan jada kabitzen ez dena)…

Gutuna munduaren gailurretik

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Etxezarreta 2013-11-25 10:10   Iritzia

Nire bihotzeko kuttuna:

Munduaren gailurretik idazten dizut, ametsak egia bihurtzen diren parajetik. Mundua nire oinetan dudala senti dezaket, nahiz eta hemendik ez den ezer ikusten, egunsentiko behe-lainoa elurraren zuritasunarekin nahasten baita.

Hotza egiten du, hotz handia. Bihotzaren epeltasunak egoera eramangarriagoa  egiten laguntzen dit, soinean daramadana ez baita nahikoa egunsenti izoztu honi aurre egiteko. Hala ere, pozik nago, oso pozik. Gau gogorra izan den arren, goizeko lehen argitasuna ikustea lortu dut. Bizirik nago. Gaude. Alboan dudan laguna ere bizirik dago.

Gasteiz markaz lotsatuta

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2013-11-18 09:13   Iritzia Koldo Alzola 

Iragan Irailean Mexikon zehar bidaian nenbilela Juchitan herrira iritsi nintzen. Tehuantepeceko Istmoa deritzoten eskualdean dago garai batean kokagune koloniala izandakoa, Ozeano Pazifikoa eta Atlantikoa gertuen dauden puntuan. Kale nagusian nenbilela manifestazio baten harrabotsa sumatu nuen eta kristauak mezetara nola euskaldunok manifetara hala erakartzen gaituen senak bultzatuta jende artera sartu nintzen kuxkuxeatzera.

Tartalariak Tartaloren lagunak ote?

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2013-11-13 17:01   Iritzia Tartalariak deiturikoak, Tartaloren lagunak ote? Bera bezain maltzurrak ote? Horregatik izango al dira epaituak? Ez ba, haiek Barcina entartatu zuten AHTren aurka protesta egiteko. Eta ekintza Frantzian izan bazen ere, eta berton paketan utzi bazituzten ere, Estatu Espainoleko “Justizia” bestelakoa omen da, “serioagoa” agintarien aurkako ekintzak epaitzerako orduan, frankismoaren izpiritu eta mitologia bizirik mantentzen duen Madrilgo Entzutegi Nazional horretan oinarrituta.

Baita zu ere

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2013-11-04 09:44   Iritzia

David Mangana

'Aita, atia', esaten nionean, berak ez zuen inoiz erantzuten. Atea itxita, etorkizunik gabeko iluntasunean geratzen zen logela. Aitaren arnasa bestaldean. Gaueroko beldurra. Eguneroko ixila...

Jaio nintzenean, jada haserre zeuden. Hasieran ez nintzen konturatu, burbuila baten menpe. Berehala ikasi nuen burbuilak gardenak direla.

Maroto, euskarak mola, baina ez edonola!

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Etxezarreta 2013-10-28 11:09   Iritzia

Itziar Etxezarreta

 

Portalera sartu eta bizilagun bat barre algaraka ikusi dut. 

-Zer dugu?- galdetu diot. 

-Euskarak mola! 

- Nola? 

- Baietz ba, euskarak mola!

Elefante bat aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2013-10-23 16:03   Iritzia

Koldo Alzola

Elefante bat dago gelan. Nabarmenegia da ez ohartzeko. Mundu guztiak ikusi du eta, hala ere, ez ikusiarena egiten du. Handiegia, kirastuegia, nazkagarriegia da ez konturatzeko; baina ez du inporta, gelakoek, pakidermoari ez axola, ezer gertatuko ez balitz bezala jarraitu dute, eguraldiaz hitz egiten. Horixe da normalizazioa: guztiz ezohikoa den egoera aparteko batean ezaxolarena egitea, normaltzat hartzea normala ez dena. Bart jandako onddoen eragina izango ote da? Neu izango ote naiz animalitzarra ikusi duen bakarra? Ez, aitor iezadazue, denok ikusi dugu ditxosozko elefantea.

Alderantzizko logika

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Amondarain 2013-10-21 10:38   Iritzia Gaizka Amondarain

Korrontearen kontra igerian doanaren agonia, dagoen lekutik mugitu ez arren eman egiten dionaren logika. Ñ bat iragarriz salbaziorako aste batzuk lehenago, %100 bertako, erabat espainiar, geure izatearen tamala onartzeaz gain aldarri bihurtzeko besteko desesperazioan. Auzo-lotsa zena hasieran, ikustear geneukan suizidioaren lehen sintoma bihurtu zen gutxira. Fagor etxe tresnak: bir-kokatze eske pantailetan ageri zaizkigun manifestazioak, informazio ezaz kexatzen diren kooperatibistak, bir-kokatu ditzatela nonon faborez, kalegorrian ez baitaukate etxe-tresnak non entxufatu. Kooperatibismoa bir-pentsatu beharraz iritziak errenkadan asteburuko egunkarietan, Arizmendiarreta ber-pizteaz, urte luzeetako despisteaz, ber-tuteak ere badituela goraipatzeko tarteka. Ber-esku-hartzea, errautsetatik bir-sortzea, bereberra gamelu zaharraren gainean, basamortuaren erdian ur eske.

Ania

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2013-10-16 11:06   Iritzia

Manex Agirre

Hiztegiak oro har, edo hiztegi batzuk behintzat, arma arriskutsuak direla ohartuta, kontu handiz, begiratu dut RAErenean azkenaldian bueltaka dabilkidan “Mortuorio”. Eta bai, badu adiera “arabar” bat.

Please make a mistake. Erradikalagoa izan.

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2013-10-14 09:36   Iritzia

Unai Villalba


Badira ia lau urte ez dudala telebistarik etxean, eta uste ondo joan zaidala, baina egia esan, orain bakarrik bizi naizela faltan botatzen hasia naiz. Noizbehinka teleberriren bat online ikusten dut ordenagailuan, baita lagunek pasatutako serie edo pelikularik. Hori bai, serieak ingelesez ikusten saiatzen naiz, entzumena praktikatuz, neure buruari denbora galtzen ez dudala pentsarazteko[1]. Bada, serie horietakoren kapitulu baten ildo nagusia hauxe zen: batzuetan akatsak egin behar ditugula bizitzan, agian inkluso aldez aurretik akats izango direla antzemanda ere, finean akatsa zirela onartzeko, eta behin onartuta, ondoren aurrera egin ahal izateko.

Izena eta izana

Erabiltzailearen aurpegia Ruth Larretxi 2013-10-10 11:20   Iritzia Ruth Larretxi

Oraintxe bertan igaro den segundoa ez da berriro itzuliko. Denbora aurrera doa etenik gabe, zorionez eta zoritxarrez. Atzean geratu dira hain beharrezkoak diren oporrak, baina diotenaren kontra, ez dira erraz ahazten. Une zehatz batzuk oroitzapenean mantentzen dira argazki baten moduan.