Berriz ere dena emateko unea izango dira aurten Gasteizko Andre Mari Zuriaren jaiak, hiru urte beranduago. Aurtengo jaiak ostegunean hasita eta bi urteko pandemiaren hausturak markatutako pausaldia kontuan hartuta, kaleak asteburu osoan jendez lepo izango direla aurreikus daiteke. Astelehena eta asteartea, ohi bezala, etxekoentzat izango dira, ala hobe esanda, oporretan kanpora joateko gogoa edo aukera ez duten etxekoentzat. Bejondeiela!
Beti bezala, abuztuaren 4tik 9ra ospatuko dira jaiak. Osteguneko 18:00etan jaurtiko dute txupinazoa eta Zeledon jaitsiko da, baina ehunka ekitaldi izango dira hiriko txoko ugaritan: besteak beste, euskal folklorea, bertsoak, jotak, kontzertuak, haurrentzako ekitaldiak, su artifizialak, antzerkia, umorea...
Nobedade handirik ez bada ere, ohiko agertokietan hainbat aldaketa iragarri dituzte udal agintariek. Hala, Umorearen Txokoak kokalekua aldatuko du Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategietatik Prado parkera, zabalagoa eta itzalpean dagoen espazioa delako. Abentura Gunearen kasuan, Prado parkeko ohiko kokalekua aldatu eta Arriaga parkera joango da. Bertan, puzgarriak, jolasak, kirol-pistak, jumping-a eta tirolinak izango dira. Erosotasun eta espazio gehiago lortu nahian egin den beste aldaketa bat da haurrentzako mini-diskoena. Peñaflorida Kondearen plazatik Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategietara igaroko da.
Kontzertuak
Eskaintza musikalari hasiera ematen joateko, uztailaren 30ean, jaien atarian, Anne Etchegoyen arituko da Plaza Berrian.
Ohi bezala, kontzertu ezagunenak Foru plazan izango dira, abuztuaren 4tik 8ra, 00:00etan:
- Abuztuak 4, osteguna: Tanxugueiras
- Abuztuak 5, ostirala: Mikel Erentxun
- Abuztuak 6, larunbata: Rulo y la Contrabanda
- Abuztuak 7, igandea: Izaro
- Abuztuak 8, astelehena: Talco
Beste plaza enblematikoetako bat Aihotz plaza izango da. Bertan izango da GEU Txosna, eta egunero 00:00etan euskarazko kontzertuak izango dira, abuztuaren 5etik 8ra bitartean:
- Abuztuak 3, asteazkena: Azido Folkloriko eta Trikoma (inaugurazio jaia)
- Abuztuak 5, ostirala: Gozategi
- Abuztuak 6, larunbata: Olatz Salvador
- Abuztuak 7, igandea: Harresian Zulo
- Abuztuak 8, astelehena: Neomak
Kontzertu, berbena eta dantzaldietarako beste gune bat izango da Arka plaza. Egunero, 00:00etatik aurrera, hainbat talde igoko dira oholtzara:
- Abuztuak 4, osteguna: Akerbeltz
- Abuztuak 5, ostirala: Koxkor
- Abuztuak 6, larunbata: Joselu Anayak
- Abuztuak 7, igandea: Lisker
- Abuztuak 8, astelehena: Trikiteens
Bestalde, Gasteizko Txosnetako programazioak eskaintza musikal eta kultural zabala eskainiko du aurten ere:
Abuztuak 4 osteguna - Txupinazoaren eguna | |
20:30 | Broken Brothers Brass Band taldearekin kalejira, Kutxitik txosnagunera |
21:30 | Inaugurazio ekitaldia eta txosnisaria |
22:00 | Kontzertuak
|
Abuztuak 5, ostirala - Elkartasun eguna | |
15:00 | Herri bazkaria (Landatxo kiroldegian) |
20:00 | Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea (Andre Maria Zuriaren plazan) |
20:30 | Kalejira (Andre Maria Zuriaren plazatik txosnagunera) |
21:00 | Ekitaldia (Eszenatokian) |
22:00 | Kontzertuak
|
Abuztuak 6, larunbata - Ikasle eguna |
|
14:00 | Ikasle bazkaria (Entxosnatu Karpan) |
16:00 | Bazkalosteko jolasaldia (Entxosnatu Karpan) |
00:00 | Ekitaldia (Eszenatokian) |
22:00 | Kontzertuak:
|
Abuztuak 7, igandea - Gazte eguna |
|
14:30 | Gazte bazkaria (Gazte Karpan) |
23:30 | Ekitaldia(Eszenatokian) |
22:00 | Kontzertuak:
|
Abuztuak 8, astelehena - Entxosnatu eguna | |
12:00 | Irrien Lagunak ikuskizuna (Alde Zaharrean) |
13:00 | Marianitada musikatua (Alde Zaharrean) |
14:30 | Herri bazkaria (Alde Zaharrean) |
16:00 | Txan Magoaren ikuskizuna (Alde Zaharrean) |
19:00 | Txosnibusa (Hala Bedi Tabernatik txosnagunera) |
22:00 | Kontzertuak:
|
Abuztuak 9, asteartea |
|
22:00 | Kontzertuak:
|
EHUko Campuseko txosnagunearen barruan, Gazte Karpak ere eskaintza propioa antolatu du. Kontzertu eta pintxadei dagokionez, honakoa izango da eskaintza:
- Abuztuak 4, osteguna | Txupinazoaren eguna:
- 12:30 Lokatz Hi-Fi (Kutxitik)
- 23:00 Worth It
- 03:00 DJ Mala eta BTKS
- Abuztuak 5, ostirala | Elkartasun Eguna:
- 23:00 Ziztada & Rlantz
- 03:30 Traumreise
- Abuztuak 6, larunbata | Ikasle Eguna:
- 23:00 Dena
- 00:30 Feline
- 03:00 DJ Arocena
- Abuztuak 7, igandea | Gazte Eguna:
- 03:30 Azken Erromantikoak
- 03:30 Azken Erromantikoak
- Abuztuak 8, astelehena | Entxosnatu Eguna:
- 22:00 Sutan Klan
- 23:00 Odei
- 03:00 DJ Isilin + DJ X
- Abuztuak 9, asteartea:
- 23:00 Morti Jaleo
Gasteizko Gaztetxeko oholtzak ere musikaz blaituko ditu jaiak, eta abuztuaren 4tik 8ra bitartean hainbat kontzertu izango dira bertan:
- Abuztuak 4, osteguna:
- 16:00 Ate irekiera
- 17:00 DJak: DJ Raybon, DJ Mou, Santaklaux, Jokin Krakovia, Wary eta Papatrauma
- Abuztuak 5, ostirala:
- 20:00 Siroko
- 21:30 Umami
- Abuztuak 6, larunbata:
- 20:00 Blessure
- 21:30 Labana
- Abuztuak 7, igandea:
- 20:00 Annekdotas
- 21:30 Apolo G's
- Abuztuak 8, astelehena:
- 20:00 Maule
- 21:30 Intxixu
Aihotz plaza: bertsoak eta euskal folklorea
Abuztuaren 3an, jaien bezperan, GEU Txosnaren inaugurazioa eta GEU sariaren banaketa egingo da 18:00etan. Jarraian, 18:15ean hasiko dira Euskaraldia jolasak, eta 18:15etik 19:15era Blusen eta Nesken Batzordeko kuadrillen pankarten aurkezpena egingo da. Ondoren, 19:30ean, Ane Gebara eta Aitor Vinagretek Eman egurre Pinotxo haurrentzako ikuskizuna eskainiko dute. 20:00etan Azido Folkloriko taldearekin dantza plazan egingo dute, eta 22:00etan Trikoma Bandak borobilduko du inaugurazio jaia.
GEU Txosnaren guneak, kontzertuez gain, bertso saio paregabeak hartuko ditu egunero 13:30ean, Arabako Bertsozale Elkartearen eta honako bertsolarien eskutik:
- Abuztuak 5, ostirala: Oihane Perea eta Nerea Elustondo
- Abuztuak 6, larunbata: Maddi Agirre, Iñaki Viñaspre, Aitor Etxebarriazarraga eta Sarai Robles
- Abuztuak 7, igandea: Ekaitz Samaniego, Manex Agirre, Maddi Sarasua eta Oihana Iguaran
- Abuztuak 8, astelehena: Paula Amilburu, Orlando Arreitunandia, Joanes Illarregi eta Nerea Ibarzabal
- Abuztuak 9, asteartea: Andere Arriolabengoa, Unai Anda, Jone Uria eta Beñat Gaztelumendi
Horrez gain, euskal folkloreko askotariko ikuskizun eta emanaldiak izango dira ere:
- Egunero:
- 12:30 Trikitixa emanaldia, Udal Folklore Akademiako trikitilariekin
- 21:00 Larrain Dantza eta Txulalai, Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin
- Abuztuak 5, ostirala: 19:30 Txistulari kontzertua, Euskal Herriko Txistulariak, Udal Folklore Akademia, Indarra Dantza Taldea, Mulixka Dantza Taldea eta Arkaitz Añorgako Dantzarien eskutik.
- Abuztuak 6, larunbata: 19:30 Korrontzi
- Abuztuak 7, igandea: 19:30 Harria ikuskizuna, Mulixka Dantza Taldearen eta Iñaki Perurenaren eskutik
- Abuztuak 8, astelehena: 19:30 Harribitxi ikuskizuna
- Abuztuak 9, asteartea: 19:30 Dantza Plazan, Udal Folklore Akademiarekin
Umorearen Txokoa
Aurten, Umorearen Txokoa Prado parkean jarriko dute, espazio zabalagoa delako eta itzalpean dagoelako. Besteak beste, JJ Vaquero, Iñaki Urrutia, Sara Escudero, Antton Telleria, Axlor Riezu, Sergio Arrospide, Leire Orbe eta Joaquín Pajaron izango dira bertan.
Jotak eta barietateak
Prado parkean ere hitzordu ugari izango dituzte adinekoek eta joten jarraitzaile sutsuek. Eta barietateen ikuskizunak Probintzia plazan izango dira: besteak beste, México Lindo, Sí Señor mariatxi ikuskizuna, David Civeraren kontzertua, Show de la Polaca ikuskizuna, Nacho de la Rosa y los Hidalgos taldeak Los Panchosi egindako omenaldia, eta 80ko eta 90eko hamarkadetako musika biltzen dituen La Poptelera ikuskizuna.
Haurrentzako jarduerak
Txikienek haien neurrira prestatutako jaiak izango dituzte ere, eta Abentura Guneak puzgarriak, jolasak, kirol pistak, jumping-a eta tirolinak eskainiko ditu Arriaga parkean. Horrez gain, Haurrentzako Minidiskoak izango dira Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategietan.
Gainera, Edurne eta Zeledon Txiki abuztuaren 7ko, igandeko, 12:00etan jaitsiko dira Andre Maria Zuriaren plazara, txikienen artean zoramena pizteko.
Ikuskizun piroteknikoak
Su artifizialen magia ere aurten berreskuratuko diren ikuskizunetako bat izango dira, berriz ere Gasteizko gauak argitzeko, Caballer FX (Valentzia), Pirotecnia Pibierzo (Leon), Zarzoso (Castello) eta Ciels en Fête (Frantzia) konpainien eskutik.
Antzerkia
Bestalde, ekainean aurkeztutako udako denboraldiaren barruan, jaietako egitarauak hiru komedia dibertigarri eskainiko ditu Principal Antzokian:
- Abuztuak 4 eta 5, osteguna eta ostirala: Escape Room, Antonio Molero, Marina San Jose, Leo Rivera eta Monica Perez aktoreekin.
- Abuztuak 6 eta 7, larunbata eta igandea: El peligro de las buenas compañías, Fernando Cayo, Carmen Conesa, Ernesto Arias eta Miriam Montilla aktoreekin.
- Abuztuak 8 eta 9, astelehena eta asteartea: El Aguafiestas, Josema Yuste, Santiago Urrialde, Maribel Lara, Vicente Renovell, Kiko Ortega eta Arturo Venegasekin.
EGITARAU OSOA
Beste egitarau eta albisteak
- Eraso matxisten kontrako protokoloa (Gasteizko mugimendu feminista)
- Abuztuaren 4an, Gasteizko jaien txupinazoan sarbideak kontrolatuko dituzte beirarik ez sartzeko
- Abuztuaren 3tik 9ra, GEU Txosna Aihotz plazan
- Abuztuaren 4tik 9ra, Gasteizko Txosnak EHUren Arabako Campusean
- Abuztuaren 4tik 9ra, Gazte Karpan askotariko jarduerak, kontzertuak eta pintxadak izango dira
- Abuztuaren 4tik 8ra, Gasteizko Gaztetxeko oholtzak musikaz blaituko ditu jaiak
- Uztailaren 12tik irailaren 29ra bitartean, Principal Antzokiaren antzerki programazioa
- Abuztuaren 5etik 9ra, Andre Maria Zuria 2022 Torneoa (gizonezkoen pilota profesionala)