Gero eta gertuago daude Gasteizko jaiak. Pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ostean, abuztuaren 4an itzuliko da festa Arabako hiriburura, eta, horrekin batera, EHUren Gasteizko Campusean jarriko dituzte txosnak berriz ere. Bi hilabete baino gutxiago falta dira jada, eta Gasteizko Txosnek aurtengo kartela eta behin betiko programazioa aurkezteko prentsaurrekoa egin dute gaur.
Azken asteetan Ibil Bedi, Willis Drummond, Aiaraldeko Sound System, Sara Hebe, Tatxers, Zetak, Dupla, Nhil, Bihotza, Sua, Broken Brothers Brass Band, Rotten XIII, Garilak 26, Brigade Loco, Tremenda Jauria, Irrien Lagunak eta Zetalau taldeen kontzertuak iragarri dituzte. Horiekin batera, DJ Pezon, Villatekk, DJ Malandro eta Dantzetan Jarrai musika jartzaileen emanaldiak izango dira txosnagunean.
Bestalde, azken iragarpenekin osatuta gelditu da aurtengo kartela: alde batetik, abuztuaren 7an, Soziedad Alkoholika trash metal hardcore punk talde gasteiztar mitikoa txosnagunera itzuliko da 15 urteren ostean; bestetik, abuztuaren 4an, Euskal Herriko punk-rock eszena goitik behera astindu duen Vulk post-punk talde bilbotarra lehen aldiz izango da Gasteizko Txosnetan; hirugarrenik, 2021 urtean Gasteizko Txosnen banda lehiaketa irabazi ondoren, abuztuaren 9an txosnagunean arituko da Herenegun ska-reggae talde donostiarra.
Gainera, Entxosnatu Karpan izango diren musika jartzaileen artean beste nobedade bat iragarri dute txosnek: DJ Skarolo, abuztuaren 7an egingo den bitsa-jaiaren barruan.
Herri mugimenduaren plaza
"Jai herrikoi eta parekide batzuen alde hainbat hilabete lanean egon ondoren, bi urteren ostean", bueltan dira Gasteizko Txosnak, sei egun, zortzi txosna, hiru karpa, lau oholtza, txosnisari bat eta 38 kontzerturekin.
"Momentuz bakarrik oholtza nagusian eta Entxosnatu Karpan egongo diren ekitaldiak iragarri ditugu, baina datorren asteetan kolektiboek antolatutako programazioa zabaltzen joango gara", aurreratu dute prentsaurrekoan. "Garrantzitsua iruditzen zaigu txosna eremua eraikitzeko eta bizitza emateko lanean jardun diren eta jardungo diren pertsona eta kolektibo orori eskerrak ematea, hau guztia posible egiten duzuelako", gaineratu dute Jon Ander Elosegi eta Irene Elortza bozeramaileek.
Bestalde, gogorarazi dute txosnagunean ez dutela "inolako eraso sexista, homofobo, xenofobo edo arrazistarik" onartuko.
MAPA
PROGRAMAZIO OSOA
Beraz, dagoeneko itxita dago Gasteizko Txosnetako programazioa, bai eskaintza musikalari dagokionez, bai bestelako jarduera eta ekitaldiei dagokienez:
Abuztuak 4 osteguna - Txupinazoaren eguna | |
20:30 | Broken Brothers Brass Band taldearekin kalejira, Kutxitik txosnagunera |
21:30 | Inaugurazio ekitaldia eta txosnisaria |
22:00 | Kontzertuak
|
Abuztuak 5, ostirala - Elkartasun eguna | |
15:00 | Herri bazkaria (Landatxo kiroldegian) |
20:00 | Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea (Andre Maria Zuriaren plazan) |
20:30 | Kalejira (Andre Maria Zuriaren plazatik txosnagunera) |
21:00 | Ekitaldia (Eszenatokian) |
22:00 | Kontzertuak
|
Abuztuak 6, larunbata - Ikasle eguna |
|
14:00 | Ikasle bazkaria (Entxosnatu Karpan) |
16:00 | Bazkalosteko jolasaldia (Entxosnatu Karpan) |
00:00 | Ekitaldia (Eszenatokian) |
22:00 | Kontzertuak:
|
Abuztuak 7, igandea - Gazte eguna |
|
14:30 | Gazte bazkaria (Gazte Karpan) |
23:30 | Ekitaldia(Eszenatokian) |
22:00 | Kontzertuak:
|
Abuztuak 8, astelehena - Entxosnazio eguna | |
12:00 | Irrien Lagunak ikuskizuna (Alde Zaharrean) |
13:00 | Marianitada musikatua (Alde Zaharrean) |
14:30 | Herri bazkaria (Alde Zaharrean) |
16:00 | Txan Magoaren ikuskizuna (Alde Zaharrean) |
19:00 | Txosnibusa (Hala Bedi Tabernatik txosnagunera) |
22:00 | Kontzertuak:
|
Abuztuak 9, asteartea |
|
22:00 | Kontzertuak:
|
BIDEOAK
Soziedad Alkoholika
Vulk
Herenegun
Brigade Loco
Tremenda Jauria
Zetalau
Broken Brothers Brass Band
Rotten XIII
Garilak 26
Dupla
Zetak
Sua
Nhil