"Tabernetan ikusiko dugu elkar!"

Erredakzioa 2023ko abu. 4a, 19:49

Zeledonen azkeneko jaitsiera izan du Gorka Ortiz de Urbinak, bi hamarkadaren ostean. 

21 urteren ostean, pandemia eta etena tartean, azken jaitsiera egin du gaur Gorka Ortiz de Urbinak Zeledon modura. Lagunek babestuta egin du azken ibilbidea, gainezka izan den Andre Mari Zuriaren plaza zeharkatuta. "Gora Andre Mariren jaiak! Gora Gasteiz!", animatu du San Migel balkoitik zain zuen jendetza, Zeledonen abestiarekin batera. Alaves ere gogoan izan du, Lehen Mailara igo ostean. Eta azken agurra egin die bertaratutakoei. "Bihotzean eramango zaituztet betiko! Mila esker! Tabernetan ikusiko dugu elkar!".

Argazkiak: Gasteizko Udala/ ALEA.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago