Gertu dira Gasteizko jaiak, eta aurten ere Gasteizko Gaztetxeak ez du huts egingo. Jaien atarian plazaratu dute abuztuaren 4tik 8ra bitartean Muinoko Etxean izango den eskaintza musikalaren egitaraua, baita uztailaren 24an, Santiago bezperan, antolatutako jaialdia.
Ohikoa denez, abuztuaren 4an, ostiralean, txupinazoaren eguneko festarekin bat egingo du Gaztetxeak, arratsaldeko lehen ordutik. Zeledon 18:00etan jaitsiko den arren, 16:00etan irekiko dituzte ateak, eta 17:00etatik aurrera hainbat DJ izango dira ingurua girotzen: DJ Raybon, DJ Lilura eta Marika Belika.
Hurrengo egunetik aurrera kontzertuak izango dira nagusi. Abuztuaren 5ean, larunbatean, Arabako Soinuak izango dira agertokian, 20:30etik aurrera: Genocidancers, Agur eta Harakin. Igandean, hilaren 6an, hardcore soinuen txanda izango da, 20:00etatik aurrera, Cuero eta Monarch taldeekin.
Astelehenean, hilaren 7an, Flamenko Folk eguna antolatuko dute Gaztetxean, 21:00etatik aurrera, Yahorake eta Intxixv taldeen eskutik. Jaietako azken egunean atseden hartu aurretik, asteartean, abuztuaren 8an, azken bi kontzertuak izango dira, Rude Day egunean, 22:00etatik aurrera: The Third Floor talde gasteiztarrarekin batera, Les Testarudes katalanak izango dira, soinu jamaikarrak lau haizetara zabaltzen.
Santiago bezperan, jaialdia
Jaien atarian, astelehen honetan, Santiago bezperan, uztailaren 24an, hainbat DJ izango dira Gasteizko Gaztetxean, San Puntxin jaialdian: 20:00etatik aurrera, Druzhina (katxipun), DJ Shoes (zapatilla), I+D (puntxin purua) eta Mario Boss (Txunda Txunda) arituko dira musika jartzen.
EGITARAUA
SANTIAGO BEZPERA