Egitarau osoa

Zer egin ahal izango da aurten Gasteizko jaietan?

Erredakzioa 2023ko uzt. 28a, 13:50
Zeledonen jaitsiera, 2022ko Gasteizko jaietan. Argazkia: Mikel Buruaga / ALEA

Aurten, sei gau eta bat gehiago izango dira Gasteizko jaietan, eta 400 ekitaldi baino gehiago: dozenaka kontzertu Foru plazan, Aihotz plazan, Gasteizko Txosnetan eta beste hainbat plazatan, Umorearen Txokoa, umeentzako jarduerak, bertsoak, folklorea, antzerkia...

Pandemiaren osteko bigarren urtez, hilabete baino gutxiago falta da Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak berriz ere ospatzeko. Abuztuaren 4tik 9ra bitartean ospatuko da egitarau ofiziala, ostiraletik asteazkenera, baina ospakizunak ostegunean, hilaren 3an, hasiko dira zenbait gunetan, adibidez Gasteizko Txosnetan. Beraz, gasteiztarrek, arabarrek zein kanpotik iritsitakoek zazpi egun eta zazpi gau izango dituzte askotariko kontzertu eta jarduerekin gozatzeko.

Ostiraleko 18:00etan jaurtiko dute txupinazoa eta Zeledon San Migeleko balkoitik jaitsiko da, baina, horrez gain, 400 ekitaldi baino gehiago izango dira hiriko txoko ugaritan: besteak beste, euskal folklorea, bertsoak, jotak, kontzertuak, haurrentzako ekitaldiak, su artifizialak, antzerkia, umorea... Aurten, euskararen zein emakumezko artisten presentzia bultzatzeko ahalegin berezia egin du udalak.

Aurtengo aurrekontua 980.000 eurokoa izango da; hau da, 2022koa baino 144.000 euro gehiagokoa. "Jai seguru, jasangarri eta parte-hartzaileak izatea nahi dugu. Ondorioz, hiriak egun hauek tolerantzia, errespetu eta berdintasun handienarekin biziko dituela espero dugu. Garrantzitsua da hori, denek askatasunez eta indarkeriarik gabe gozatzeko aukera izan dezaten", aldarrikatu du Maider Etxebarria alkateak.

Jaien atarikoak

Kale animazioa eta lehen ekitaldiak jaien aurreko egunetan hasiko dira. Hainbat espaziotan izango diren jarduerez gain, Jai Atarikoak musika programazio berezia eskainiko du Gasteizko Udalak:

  • Uztailak 28, ostirala: Dantza Plazan Aiko taldearekin, 20:00etan Plaza Berrian.
  • Uztailak 29, larunbata: Puro Relajo taldearen kontzertua, 22:00etan Plaza Berrian.
  • Abuztuak 2, asteartea: Marrate-Bastida Musika Elkartearen kontzertua, 20:00etan Arka plazan.
  • Abuztuak 2, asteartea: Andre Maria Zuriaren omenezko jaietako pregoi tradizionala, 21:30ean Plaza Berrian. Ondoren, 22:00etan, Sorotan Bele Gogoan kontzertua, Hondarribiko taldeko jatorrizko kideekin eta Gasteizko Udal Musika Bandarekin.
  • Abuztuak 3, asteazkena: Aguraingo Musika Bandaren kontzertua, 20:00etan Arka plazan.

Haurrentzako jarduerak

  • Edurne eta Zeledon txikiren jaitsiera: abuztuaren 7an, 12:00etan Andre Maria Zuriaren plazan. Ondoren, erraldoien konpartsak eta Folklore Udal Akademiaren dantza berezia, 13:45ean Floridako kioskoan.
  • Abentura Gunea: abuztuaren 5etik 9ra, 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era, bigarren urtez itzuliko da Arriagako parkera, puzgarri, jolas, kirol-pista, jumping eta tirolinekin.
  • Haurrentzako ikuskizunak: abuztuaren 5etik 9ra, Peñafloridako Kondearen plazan, eguerdiro 12:00etan, zirku, txotxongilo eta haurrentzako antzerki ikuskizunak euskaraz:
    • Abuztuak 5, larunbata: Gora bihotzak, Eidabe konpainia (euskaraz)
    • Abuztuak 6, igandea: Grimm anaien parkea, Erre Produkzioak (euskaraz)
    • Abuztuak 7, astelehena: Bazen behin, Tiritirantes konpainia (euskaraz)
    • Abuztuak 8, asteartea: Alaia galtzagorria, Ostomila konpainia (euskaraz). 12:30ean, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera dela eta.
    • Abuztuak 9, asteazkena: Jacuzzi, NiMú konpainia (testurik gabea)
  • Haurrentzako minidiskoak: abuztuaren 4tik 9ra, Fernandez de Pierola Apezpikuaren Lorategietan (Katedral Berriaren atzean), 19:00etatik aurrera.
  • Gargantua: ehun urte beteko ditu aurten. Abuztuaren 5etik 9ra bitartean, goizero Arriagako parkean 11:30etik 14:00etara, eta arratsaldero Fernandez de Pierola Apezpikuaren Lorategietan 18:30etik 20:00etara.
  • Suzko zezenak: gauero Olagibel kalean, 23:00etan.

Kontzertuak

Musika estilo ugaritako eta publiko guztientzako kontzertuak izango dira aurtengo jaietan, hiriko hainbat txokotan:

Foru plaza

Ohi bezala, kontzertu ezagunenak Foru plazan izango dira, abuztuaren 4tik 8ra, 00:00etan:

  • Abuztuak 4, ostirala: ETS (En Tol Sarmiento)
  • Abuztuak 5, larunbata: Camela
  • Abuztuak 6, igandea: Victor Manuel (23:00etara aurreratu da artistak hala eskatu duelako)
  • Abuztuak 7, astelehena: Lágrimas de Sangre
  • Abuztuak 8, asteartea: Huntza
Aihotz plaza

Beste hitzordu garrantzitsu bat Aihotz plazako kontzertuak izango dira. Bertan izango da GEU Txosna, eta, bestelako eskaintzaz gain, egunero 00:00etan euskarazko kontzertuak izango dira, abuztuaren 5etik 8ra bitartean:

  • Abuztuak 3, osteguna. Inaugurazio jaia: GEU Saria (18:00) + Tik-Tak Nai malabare ikuskizuna (19:30) + dantza plaza Azido Folkloriko taldearekin (20:30) + McOnak taldearen kontzertua (22:00)
  • Abuztuak 5, larunbata: Kai Nakai
  • Abuztuak 6, igandea: Dupla
  • Abuztuak 7, astelehena: Willis Drummond
  • Abuztuak 8, asteartea: Rotten XIII
Arka plaza

Kontzertu, berbena eta dantzaldietarako beste gune bat izango da Arka plaza. Egunero, 23:30etik aurrera, hainbat talde igoko dira oholtzara:

  • Abuztuak 4, ostirala: Lisker
  • Abuztuak 5, larunbata: Oxabi
  • Abuztuak 6, igandea: Joselu Anayak
  • Abuztuak 7, astelehena: Zirkiniz Bez
  • Abuztuak 8, asteartea: Kresala
Gasteizko Txosnak

Bestalde, Gasteizko Txosnetako programazioak eskaintza musikal eta kultural zabala eskainiko du aurten ere, abuztuaren 3tik 9ra, EHUren Gasteizko Campuseko txosnagunean. Eskaintza musikalari dagokionez, honako hauek dira ordutegiak (behean kartela, jarduera guztiekin):

  • Abuztuak 3, osteguna:
    • 23:00 Señores Tensos
    • 00:00 Bulego
    • 02:00 Xerula
    • 05:00 Malandro

  • Abuztuak 4, ostirala:
    • 22:00 Negra Cucaracha Terrorfolk
    • 23:00 Eire
    • 00:00 Juantxo Skalari & La Rude Banda
    • 02:00 Skabidean
    • 04:00 DJ Pezon
    • 04:00 Gora Etorri

  • Abuztuak 5, larunbata:
    • 22:00 Erasoz erantzun
    • 23:00 Ezta Ilen
    • 00:00 Akerbeltz Erromeria
    • 03:00 DJa eta apar-festa
    • 03:00 Beñat & Isdeo Jimmy Dazz Session

  • Abuztuak 6, igandea:
    • 22:00 Vibora
    • 23:00 Kolpeka
    • 00:00 Tropa do Carallo
    • 02:00 La Excavadora
    • 03:00 Balza
    • 03:00 Pineapple Sweets
    • 05:30 Yngryd

  • Abuztuak 7, astelehena:
    • 21:00 Dumb Boys
    • 22:00 Annekdotas & Apolo G's
    • 00:00 Los Chikos del Maíz
    • 01:30 Akelarrea
    • 02:00 Ødei
    • 03:30 Komadu

  • Abuztuak 8, asteartea:
    • 22:00 Ezpalak
    • 23:00 Txopet
    • 00:00 Merina Gris
    • 02:00 Belako
    • 04:00 Miravalles
    • 04:00 DJ Rosa Mari

  • Abuztuak 9, asteazkena:
    • 22:00 STR
    • 23:00 Toc
    • 00:00 Hofe x 4:40
    • 02:00 Albany
    • 04:00 LaMia Mari

Falerina Lorategia

Aurten, Falerina Lorategia eta taberna Gasteizko jaietako egitarau ofizialera batuko dira. Egunero, kontzertu bat (19:00) eta pintxada bat (20:30) izango dira:

  • Abuztuak 5, larunbata: Umami + Hydrex Music DJ
  • Abuztuak 6, igandea:  Cristian Brown + DJ Sonda
  • Abuztuak 7, astelehena: Los Misterios + Zuretzako Mezua (Antigona, Selektavelino eta Beli Lebed)
  • Abuztuak 8, asteartea: Giante + Mindre Folklore
  • Abuztuak 9, asteazkena: Annekdotas + DJ Kea
Plaza berria

Egunero, abuztuaren 4tik 9ra, 00:30etik aurrera, orkestrentzako gunea izango da Plaza Berria, koreografiaz eta proiekzioz betetako ikuskizunekin:

  • Abuztuak 4, ostirala: Alaska On Tour
  • Abuztuak 5, larunbata: Benidorm
  • Abuztuak 6, igandea: En Esenzia
  • Abuztuak 7, astelehena: Formula Show
  • Abuztuak 8, asteartea: Magia Negra
  • Abuztuak 9, asteazkena: Krypton
Probintzia plaza

Egunero, 23:00etatik aurrera, mariatxiek eta dantza erritmoek hartuko dute Probintzia plaza:

  • Abuztuak 5, larunbata: Leyendas de México
  • Abuztuak 6, igandea: Los Diablos
  • Abuztuak 7, astelehena: Joyful Gospel Choir
  • Abuztuak 8, asteartea: Demode Quartet
  • Abuztuak 9, asteazkena: Ciao Raffaella (Raffaella Carraren omenez)
Luis Aramburu Musika Eskolako auditorioa
  • Abuztuak 5, larunbata, 12:30etik aurrera: Tanguedia Ensemble, nazioartean proiekzioa lortu duen Gasteizko hari-laukotea.
  • Abuztuak 6, igandea, 12:30etik aurrera: Dolmen Ensemble, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko ikasle izandakoek 2018an osatutako haize-boskotea.

Aihotz plazan: bertsoak eta euskal folklorea

GEU Txosnaren guneak, inaugurazio jaiaz eta kontzertuez gain, bertso saio paregabeak hartuko ditu egunero 13:30ean, Arabako Bertsozale Elkartearen eta honako bertsolarien eskutik:

  • Abuztuak 5, larunbata: Maialen Lujanbio eta Alaia Martin. Gai-jartzailea: Etxaun Otaño
  • Abuztuak 6, igandea: Iñaki Viñaspre, Peru Abarrategi, Amaia Agirre eta Irati Alcantarilla. Gai-jartzailea: Uxue Diaz de Cerio
  • Abuztuak 7, astelehena: Manex Agirre, Aroa Arrizubieta, Asier Azpiroz Azpi eta Sustrai Colina. Gai-jartzailea: Oier Suarez
  • Abuztuak 8, asteartea: Oihane Perea, Xabi Igoa, Aitor Bizkarra eta Uxue Alberdi. Gai- jartzailea: Olatz Santocildes
  • Abuztuak 9, asteazkena: Paula Amilburu, Martin Abarrategi, Onintza Enbeita eta Xabat Illarregi. Gai-jartzailea: Nieves del Alamo

Horrez gain, euskal folkloreko askotariko ikuskizun eta emanaldiak izango dira ere:

  • Egunero:
    • 12:30 Trikitixa emanaldia, Udal Folklore Akademiako trikitilariekin
    • 21:00 Larrain Dantza eta Txulalai, Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin
  • Egunero 19:30ean:
    • Abuztuak 5, larunbata: Txistulari kontzertua. Euskal Herriko Txistulariak, Udal Folklore Akademia, Oreka TX eta Fanny Desk.
    • Abuztuak 6, igandea: Oreka TX txalaparta taldea
    • Abuztuak 7, astelehena: Sarrabete folk taldea
    • Abuztuak 8, asteartea: Mielotxin folk taldea
    • Abuztuak 9, asteazkena: Dantza Plazan, Udal Folklore Akademiarekin

Prado Parkea: jotak eta Umorearen Txokoa

Eguerdiro, abuztuaren 5etik 9ra, jotak izango dira Prado Parkean, 12:00etatik aurrera:

  • Abuztuak 5, larunbata: Voces Riberas
  • Abuztuak 6, igandea: Acordes Navarros
  • Abuztuak 7, astelehena: Alegría Ribera
  • Abuztuak 8, asteartea: Jotas D'Aragón
  • Abuztuak 9, asteazkena: Los Chimberos (bilbainadak)

Arratsaldero, 19:00etatik aurrera, Umorearen txokoa egongo da parkean. Aurten, Estatu mailan ezagunak diren umoristak izango dira berriz ere:

  • Abuztuak 5, larunbata: Buenrollistas. El show sin etiquetas, Victor Parrado
  • Abuztuak 6, igandea: Calladitas estáis más guapas, Sil de Castro, Jessica Rojano eta María Rosa
  • Abuztuak 7, astelehena: Situaciones incómodas, Manu Badenes eta Marcos Arizmendi
  • Abuztuak 8, asteartea: Kilimaterioa, Kaitin Allende, Oihane Perea, Irati Anda eta Iratxe Ibarra (euskaraz)
  • Abuztuak 9, asteazkena: En bucle, Grison Beatbox

Antzerkia

Bestalde, ekainean aurkeztutako udako denboraldiaren barruan, Principal Antzokian lau antzezlan eskainiko ditu jaietako egitarauak, baita jaien atarian ere. Jaietako antzerkietan komediak izango du protagonismo osoa:

  • Uztailak 26, 27 eta 28 (20:30), uztailak 29 (19:00 eta 22:30) eta uztailak 30 (19:00): Cruz de Navajas, el último Mecano musikala. Agertokian 25 artista baino gehiago, LED pantaila handiak eta Espainiako pop musikako bandaren arrakasta nagusiak gogora ekartzeko bi orduko emanaldia bilduko ditu ikuskizunak.
  • Abuztuak 4 (22:00) eta 5 (19:30 eta 22:00), ostirala eta larunbata: Un Oscar para Óscar antzezlana, Gorka Aginagalde, Jon Plazaola, Rebeca Sala eta Mara Guilekin.
  • Abuztuak 6 eta 7, igandea eta astelehena (19:30 eta 22:00): Plátanos, cacahuetes y lo que el viento se llevó antzezlana, Gonzalo de Castro, Pedro Mari Sanchez, Carmen Barrantes eta Jose Bustosekin.
  • Abuztuak 8 eta 9, asteartea eta asteazkena (19:30 eta 22:00): Adictos, Lola Herrera, Lola Baldrich eta Ana Labordetarekin.

Ikuskizun piroteknikoak

Abuztuaren 5etik 8ra bitartean, 23:00etan, Gasteizko gauak argituko dituzte Mendizabaleko su artifizialek:

  • Abuztuak 5, larunbata: Zarzoso piroteknia (Castelló), XVIII. Erakustaldiko (2022) irabazlea
  • Abuztuak 6, igandea: Valecea-PIR SL piroteknia (Araba) 
  • Abuztuak 7, astelehena: Pablo SL piroteknia (Asturias)
  • Abuztuak 8, asteartea: Pibierzo SL piroteknia

Zoko arabiarra

Juan Aiala plazan Zoko Arabiarraren haimak jarriko dituzte, sukaldaritza eta artisautza eskaintzarekin. Gainera, egunero animazioa izango du: haurrentzako ekintzak, Dervixe dantza siriarreko ikuskizunak Altu Raz Ala Noalusiren eskutik, eta ekialdeko dantzak Giselarekin. Eguerdietan, arratsaldetan eta gauetan egongo da zabalik.

ALEAren EGITARAUA

Deskargatu dokumentua hemen

EGITARAU OFIZIALA

Deskargatu dokumentua hemen

Beste egitarau eta albisteak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide