blusa eta neskaren eguna

Jaien atarikoa, giro bikainean

Erredakzioa 2023ko uzt. 25a, 18:09

Santiago eguna ospatzen ari dira gasteiztarrak orduotan, Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaien atarikoa. Goizetik hasi dira kaleak eta jai guneak betetzen, eguraldi freskoa lagun. Lehen ordutik dozenaka lagun hurbildu dira berakatzak erostera; eta goizak aurrera egin ahala joan dira blusen eta nesken kuadrillak elkartzen, egun nagusia ospatzeko. Unibertsitate campusean, berriz, nekazarien eta abeltzainen azoka tradizionala zabaldu dute, 10:00etan, eta herrialdeko erlezainak dira gune horretan protagonistak.

Eguerdi partean, upelen lasterketaren ostean, Foru plazara hurbildu dira gasteiztar asko kuadrillen arteko herri kirolen txapelketa ikusteko. Halaber, 12:00etan, lagun ugari bildu dira neska eta blusen kuadrillek euskal presoen senideei eginiko omenaldian parte hartzeko. Arratsaldean, kuadrillen kalejirak eta txarangak izan dira protagonistak.

Argazkiak: PHOT.OK

Erlazionatuak

Berakatzak, gustu guztietarako

Erredakzioa 2023 uzt 25 Gasteiz

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago