blusa eta neskaren eguna

Berakatzak, gustu guztietarako

Erredakzioa 2023ko uzt. 25a, 16:48

Santiago eguneko berakatz azoka Memoriaren Plazan, Olagibel kalean eta San Frantzisko aldapako zati batean egin dute, aurten, azken kale horretako obrak direla eta. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Aragoi, Errioxa, Gaztela eta Leon eta Kantabriatik iritsitako saltzaileek 57 postu jarri  dituzte salmenta ibiltariko aldizkako azoka ospetsuan. Berakatzen prezioa 22 eta 27 euro bitartekoa izan da, eta saltzaileek poltsak ere eskaini dituzte, eta berakatz kiloa bost euroan saldu dute.

Argazkiak: PHOT.OK

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago