Azaroaren 4ean, ostiralean, 21:30ean, Arriaga auzoko Basajaun tabernan bertso afaria egingo dute. Bertan Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre bertsolariak izango dira. Arabako Aleak eta Basajaun tabernak afarira joateko txartel bat zozkatuko dute.
Zozketan parte hartzeko azken eguna: Azaroak 1
Antolatzaileak: Arriagako Bost Urki auzo elkartea.
THE SOULBREAKER COMPANY + Cordura taldea Jimmy Jazz aretoan arituko dira urriaren 22an, larunbata, 20:30etan. ALEAk bi sarrera solte zozkatuko ditu. Bat eskuratzeko, eman izena urriaren 18a baino lehen. Hilaren 19an jakinaraziko diegu irabazleei sarituak izan direla.
MARAH taldea Jimmy Jazz aretoan arituko dira urriaren 15ean, larunbata, 21:00etan. ALEAk bi sarrera solte zozkatuko ditu. Bat eskuratzeko, eman izena urriaren 11a baino lehen. Hilaren 12an jakinaraziko diegu irabazleei sarituak izan direla.
Non Servium eta Alerta Gorria taldea Jimmy Jazz aretoan arituko dira urriaren 7an, ostirala, 21:00etan. ALEAk bi sarrera solte zozkatuko ditu. Bat eskuratzeko, eman izena urriaren 4a baino lehen. Hilaren 5ean jakinaraziko diegu irabazleei sarituak izan direla.
Gasteizko alde zaharreko Hala Bedi tabernan bi lagunentzat afaria zozkatuko du aleak, ostiral edo larunbat batean afaltzeko. Zozketan parte-hartzeko, eman izena irailaren 27a baino lehen (asteartea). Hilaren 30ko aldizkarian jakinaraziko dugu irabazlearen izena.
Datorren ostegunean, hilak 8, Mairuelegorreta: iluntasunetik argitasunera dokumentalaren aurre-estreinaldia izango da Zigoitiko kultur etxean, 19:00etan. Arabako Aleak bi gonbidapen zozkatuko ditu bere harpidedunen artean.
Izena emateko azken eguna: Irailak 7, 12:00etan
Irailaren 17an, larunbatean, bertso bazkaria egingo dute Salburuko jaietan. Bertan Alaia Martin eta Julen Zulaika bertsolariak izango dira. Arabako Aleak bazkarira joateko bi txartel zozkatuko ditu.
Zozketan parte hartzeko azken eguna: Irailak 13
Antolatzaileak: Sarburu kultur elkartea eta Arabako Bertsozale elkartea.
Valentziako Ximo Tebar gitarra-jotzaileak Gasteizko jazz jaialdian joko du datorren asteazkenean (uztailak 13), Principal Antzokian. aleak musikariaren azken diskoa zozkatuko du. Eskuratzeko, eman izena uztailaren 11a baino lehen. Hilaren 12an jakinaraziko diogu irabazleari saritua izan dela.
Arabako Inguru abentura abentura-kirolen kooperatibaren eskutik, aleak lau lagunentzat espeleologia irteera bat zozkatuko du. Hiru-bost orduko saioa izango da, aukeratutako datan. Gutxieneko adina: hamar urte. Eman izena uztailaren 4a baino lehen (astelehena). Uztailaren 8ko aldizkarian jakinaraziko dugu irabazlearen izena.
Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartzeko asmoa duen Errigora ekimenaren produktu-sorta bat zozkatuko du ALEAk, honako produktuekin: barazki-krema, potxak, menestra, orburuak, tomatea, piperrak eta zainzuriak. Eman izena ekainaren 21a baino lehen. Ekainaren 24ko aldizkarian jakinaraziko dugu irabazlearen izena.
Paul Collins Beat musikaria eta Peralta taldea Jimmy Jazz aretoan arituko dira ekainaren 3an, ostirala, 21:00etan. aleak bi sarrera solte zozkatuko ditu. Bat eskuratzeko, eman izena maiatzaren 30a baino lehen. Hilaren 31n jakinaraziko diegu irabazleei sarituak izan direla.
Jalgi ekimenaren baitan, Ruper Ordorikak eta Igor Arzuagak kontzertua eskainiko dute Amurrioko antzokian maiatzaren 27an, ostirala, 21:30ean. 2 sarrera bikoitzetako bat eskuratzeko, eman izena 23a baino lehen. Hilaren 24an jakinaraziko diogu irabazleari saritua izan dela.
JOSEBA B. LENOIR GANG eta Montauk taldeek kontzertua eskainiko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan maiatzaren 26ean (osteguna), 21:00etan. 2 sarrera solte eskuratzeko, eman izena maiatzaren 20a baino lehen; hilaren 23an jakinaraziko diogu zuzenean irabazleari saritua izan dela.
Ibai Iztueta idazleak Cultura vasca vs. Euskal kultura liburua aurkeztuko du Oihanederren maiatzaren 19an (osteguna), 19:00etan. aleak bi liburu zozkatuko ditu. Bat eskuratzeko, bidali galderaren erantzun zuzena maiatzaren 16a baino lehen (harpidetza@alea.eus).
Zein argitaletxek argitaratu du liburua?
a) Susa argitaletxeak.
b) Utriusque vasconiae argitaletxeak.
c) Harvard University press argitaletxeak.
ALEAk bi lagunentzat afari bat zozkatuko du Hala Bedi tabernan, astean zehar bazkaltzeko. Eman izena maiatzaren 9a baino lehen. Maiatzaren 13ko aldizkarian jakinaraziko dugu irabazlearen izena.