Zurrumurruen aurkako bertso-saioa estereotipo eta zurrumurruen eraginaren inguruan hausnarketa egiteko gonbita da.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, eta Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Sustrai Colina, Unai Agirre eta Aitor Mendiluze.
Gai jartzailea: Aintzane Irazusta.
Gure auzoetako eguneroko bizikidetzarekin loturiko gaiak jorratuko dituzte, zurrumurru, estereotipo negatibo eta bazterkeriarik gabeko gizartea aldarrikatuko dutelarik.
Gonbidapenak: azaroaren 30etik aurrera Gizarte Etxeetan eta Oihanederren.
Abenduaren 18an Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira Araba eta Gasteizko Zurrumurruen Kontrako Estrategia sentsibilizazio-kanpaina baten barruan kokatzen da ekimena.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.