Gasteizko alde zaharreko Hala Bedi tabernan bi lagunentzat afaria zozkatuko du aleak, ostiral edo larunbat batean afaltzeko. Zozketan parte-hartzeko, eman izena apirilaren 24a baino lehen. Hilaren 27ko aldizkarian jakinaraziko dugu irabazlearen izena.
Anarik eta Jupiter Jonek kontzertua eskainiko dute Jimmy Jazz aretoan apirilaren 7an, ostirala, 21:30etan. ALEAk 2 sarrera solte zozkatuko ditu. Bat eskuratzeko, eman izena apirilaren 6a baino lehen. Zuzenean jakinaraziko diegu irabazleei sarituak izan direla.
ALEAk Arabako Bertsozale Elkartearen laguntzarekin Gasteizko Principal Antzokian apirilaren 1ean izango den finalerako sarrera bikoitz bat zozketatuko du. Hau lortzeko eman izena martxoaren 28a baino lehen.
Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartzeko asmoa duen Errigora ekimenaren produktu-sorta bat zozkatuko du ALEAk, honako produktuekin: barazki-krema, potxak, menestra, orburuak, tomatea, piperrak eta zainzuriak.
Hau lortzeko eman izena apirilaren 4a baino lehen. Apirilak 7ko aldizkarian jakinaraziko dugu irabazlearen izena.
Josetxu "Piperrak"-ek kontzertua eskainiko du Jimmy Jazz aretoan martxoaren 24an, ostirala, 21:00etan. ALEAk 2 sarrera solte zozkatuko ditu. Bat eskuratzeko, eman izena martxoaren 21a baino lehen. Zuzenean jakinaraziko diegu irabazleei sarituak izan direla.
Martxoaren 30ean igaroko da KORRIKA Gasteiztik eta egun horretan lekukoa eraman(*) nahi baduzu GEU Elkarteak, ALEAk eta Oihanederren lagunek aukera hori ematen dizute. Parte-hartzeko eman izena gure zozketan martxoaren 24a baino lehen. Izena ematen duzuen guztien arten zozketa egingo dugu martxoaren 24an, goizeko 10:00etan.
*Lekukoa 4 pertsonen artean eramango dugu, ALEA, GEU eta Oihanederreko ordezkari bana eta zozketaren irabazlea.
IZAKI GARDENAK eta Joseba B. Lenoir & Gako Beltzak kontzertua eskainiko dute Jimmy Jazz aretoan martxoaren17an, ostirala, 21:00etan. ALEAk bi sarrera solte zozkatuko ditu. Bat eskuratzeko, eman izena martxoaren14a baino lehen.
ALEAk Arabako Bertsozale Elkartearen laguntzarekin Aramaion izango den 6. finalaurrekorako bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Bietako bat lortzeko eman izena martxoaren 14a baino lehen.
ALEAk Arabako Bertsozale Elkartearen laguntzarekin Laudion izango den 5. finalaurrekorako bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Bietako bat lortzeko eman izena martxoaren 7a baino lehen.
ALEAk Arabako Bertsozale Elkartearen laguntzarekin Legution izango den 4. finalaurrekorako bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Bietako bat lortzeko eman izena otsailaren 28a baino lehen.
ALEAk bi lagunentzat bazkari begetariano bat zozkatuko du Gasteizko Parral tabernan, astean zehar bazkaltzeko.
Zozketan parte hartzeko, eman izena martxoaren 7a baino lehen. Martxoaren 10eko aldizkarian jakinaraziko dugu irabazlearen izena.
ALEAK eta Amaroa Kultur Elkarteak karta joko mitologiko bat zozkatuko dute. Saria lortzeko, eman izena otsailaren 21a baino lehen. Otsailaren 24ko aldizkarian publikatuko dugu irabazlearen izena.
Gasteizko EH Bilduko udal taldeak, ostegunetik igandera bitarte Gasteizen ospatuko den Saskibaloiko Errege Kopa leku paregabean partida guztiak ikusteko bi sarrera oparitu dizkigu (egun bakoitzerako bi sarrera), gure harpidedunen artean zozkatu ditzagun. Denak elkarrekin zozkatuko ditugu, abonamendua izango balitz bezala.
Oraindik harpideduna ez bazara asteazkenerarte daukazu harpidetzeko eta zozketan parte hartzeko aukera:
Sarrerekin batera eskumuturreko V.I.P. batzuk ere zozkatuko ditugu, atsedenaldietan V.I.P. gunean sartzeko aukera ematen dutenak. Hauek eskuratzeko eman izena otsailaren 15a gaueko 23:00ak baino lehen. Ostegun goizean burutuko dugu zozketa eta zuzenean jakinaraziko diogu irabazleari sarituak izan dela.
ALEAk Arabako Bertsozale Elkartearen laguntzarekin otsailak 19an, igandean, Dulantzin izango den 3. finalaurrekorako bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Bietako bat lortzeko eman izena otsailaren 14a baino lehen.
Gatibu taldeak kontzertua eskainiko du Jimmy Jazz aretoan otsailaren 17an, ostirala, 21:00etan. ALEAk 2 sarrera solte zozkatuko ditu. Bat eskuratzeko, eman izena otsailaren 14a baino lehen. Zuzenean jakinaraziko diegu irabazleei sarituak izan direla.