ALEAk bi lagunentzat bazkari begetariano bat zozkatuko du Gasteizko alde zaharrean kokaturik dagoen Parral tabernan, astean zeharreko menua bazkaltzeko.
Urriak 24an, larunbata, Nukore, Bourbon Kings eta Tudetuz taldeek zuzenean joko dute Gasteizko KUBIK, 20:00etatik aurrera. ALEAk KUBIK aretoaren laguntzarekin bi sarrera solte zozkatuko ditugu ALEAkideen artean.
Nukore Metal/Hardcore/Crossover banda bat da, 2004an Gasteizen Ander Martinez- Olaskoagak (gitarra eta koruak) eta Aitor Assok (ahotsak) osatua. Egungo formazioa Álvaro Forondak (baxua eta koruak) eta Rafael Batagliak (bateria) osatzen dute. Gaur egunera maisuki ekarritako hardcore old school kutsu batekin, bere letra zorrotzekin, eta oso ondo exekutatutako oinarri erritmiko batekin, Nukore zure kontzientziaren sakoneraino sartzen da, bere errebindikazio-mezuarekin eta soinu-indarkeriarekin erabat harrituta utziz. Metala, hxc, punka, funka... naturaltasun itzelarekin nahasten dira, eta horrek nortasun paregabea eta berezko zigilua ematen dio taldeari. [...]
Urriaren 15ean, osteguna, 'Sidari' antzezlana estreinatuko da Jesús Ibañez de Matauco Antzokia (Hegoalde Gizarte Etxea), arratsaldeko 19:30ean. ALEAk, Principal antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du.
Badakigu orainak etorkizuna alda dezakeela, baina alda dezake etorkizunak oraina?
Hogeita hamar urteen bueltan dabilen bikote gazte baten istorioa da honako hau.
"Bizitzako bikotekidea". Existitzen al da horrelakorik? [...]
Urriaren 16an, ostirala, LUMI taldeak kontzertua eskainiko du Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean (IAK), 20:30etatik aurrera. ALEAk IAKren laguntzarekin sarrera bikoitz bat zozkatuko dugu ALEAkideen artean.
LUMI | 2014an sortutako Lapurdiko bikotea da, Nahia Zubeldiaren ahotsa eta Manu Matthysen ekoizpen elektronikoa uztartzen dituena. Euskal folk kantuak eta elektronika esperimentala elkartuz, ahotsa eta makinak elkar elikatzen dituzten soinu berezia sortzen dute. Hainbat lan argitaratu eta nazioartean jardun ondoren, 2026an zuzenekoa errotik berritu dute Benny softwarea oinarri hartuta. Inprobisazioa, bideo proiekzioak eta argi diseinua uztartzen dituen formatu berriak emanaldi bakoitza une bakar eta errepikaezin bihurtzea du helburu.
INGUDEA SOINUAK ERREMENTARI KALETIK | Errementari kalean, non aspaldi burdinolak sua eta hotsa zabaldu zituzten, orain beste su bat piztuko da: musika eta euskararena. Gure kulturgunean, kontzertuen bidez, doinu zahar eta berriek elkar topatuko dute. [...]
ALEAk udarako 5 produktu sorta eder zozkatuko ditu parte hartzen duten ALEAkideen artean, pareo bat, botila bat, abaniko bat, baloi bat, txano bat eta telazko tote bag eder batez osatutakoa.
OHARRA: Zozketa honetan parte hartzeko ALEAkidea izan behar zara, beraz Arabako euskarazko kazetaritza babestu nahi baduzu, hemen daukazu aukera EGIN ZAITEZ ALEAKIDE!
Irabazleak: Miren Larrañaga Arrizabalaga Usue Garate Iturritxa Danel Altuna Armendariz Unai Atxaerandio Ortiz De Murua Edurne Gorospe Albizu
ALEAk Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen laguntzarekin Urriaren 11an Agurainen, ospatuko den 2026ko Euskal Herriko Bertsolari txapelketako lehen faseko saioa ikusteko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu zozkatuko ditugu ALEAkideen artean..
Irabazleak: Iñaki Agirresarobe Arzallus Rakel Peña Somavilla
Urriaren 3an, larunbata, 19:00etan, Euskarazko "Off Lokal 2026ko 2. atalerako" sarreak zozkatuko ditugu. Nora, nora ezean - Musaloka Kolektiboa, Etorkizunak dio Fuego! - Makur Antzerkia eta II. koadroa: Ukondoa - Parasite Kolektiboaren obrak ikusi ahal izango dituzue Aldabe Gizarte Etxean hasita. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du.
Atal honek tokiko artistek ezohiko espazioetan antzezteko sortutako 3 pieza eszenikoak proposatzen dira. Ikusleak abiapuntu batean biltzen dira, eta leku ezezagunetatik doan eta sorpresaz beteta dagoen ezusteko ibilbide eszeniko batean barrena abiatzen dira. [...]
Irabazleak: Karmele Lopez de Arbina Ibañez
Irailaren 25ean, ostirala, GAILU taldeak kontzertua eskainiko du Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean (IAK), 20:30etatik aurrera. ALEAk IAKren laguntzarekin sarrera bikoitz bat zozkatuko dugu ALEAkideen artean.
GAILU | Okene Abrego, Xabier Olazabal «Drake», Mariano Hurtado eta Mikel Txopeitiak osatutako proiektua da. BAP!!, Inoren Ero Ni, Anari, El Hombre Burbuja eta Negu Gorriak bezalako proiektuetan parte hartu duten musikariak.
2025eko irailean «Bizi eta ixo! !» laugarren albuma kaleratu zuten, eta 2026ko otsailean, Zarauzko eskarmentu handiko musikaria den Hodei Esteban (Occhi Di Farfalla, Erantzun, Estricalla…) batu zen baxu-jotzaile gisa. [...]
Irabazleak: Aritz Izaga Olalde
Abenduak 16an, asteazkena, PEIREMANS taldeak zuzenean joko du Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 20:30etatik aurrera. ALEAk Jimmy Jazz Gasteiz aretoaren laguntzarekin bi sarrera solte zozkatuko ditugu ALEAkideen artean.
Peiremans+ proiektu puntual bezala sortutako rock musika taldea da. Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Haritz Beristain Txiki (Kashbad, 4itzal) eta Imanol Ubeda (Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean) dira taldeko hiru kideak. [...]
Irabazleak: Ane Larrañaga Ormazabal IZOTZ GARCIA
Urriak 10ean, larunbata, BALA, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Sandré taldeek zuzenean joko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 20:00etatik aurrera. ALEAk Jimmy Jazz Gasteiz aretoaren laguntzarekin bi sarrera solte zozkatuko ditugu ALEAkideen artean.
BALA galiziarrek 2014ko erdialdean hasiko dute bidaia. Bikoteak 90eko hamarkadako rock bizia gogorarazten duten soinuak uztartzen ditu, grungetik stonerrera, hardcoretik edo punketik pasatuz eta bi ahots oso ezberdinen sendotasunarekin. 2015ean 50 kontzertu eta jaialdi baino gehiago eman ondoren, lehen diskoa atera zuten, “Human Flesh” (Matapadre). Prentsaren harrera ikusgarria jaso zuen, 5 hilabete baino gutxiagoan bere izakinak agortu zituen eta bere aurkezpen kontzertu askotan saldutako guztiaren kartela zintzilikatu zuen. [...]
ALEAk bi lagunentzat bazkari begetariano bat zozkatuko du Gasteizko alde zaharrean kokaturik dagoen Parral tabernan, astean zeharreko menua bazkaltzeko.
Irabazleak: Ibai Muñiz
Ekainak 26, 27 eta 28 bitartean Baxe Nafarroako Arberatze-Zilhekoa herrian ospatuko den EHZ (Euskal Herria Zuzenean) festibalerako bi bonu zozketatuko ditu ALEAk.
Informazio gehiago eta programazioa osorik: www.ehz.eus/eu
OHARRA: Zozketa honetan parte hartzeko EZ zara zertan ALEAkide izan, baino euskarazko Arabako kazetaritza babestu nahi baduzu, hemen daukazu aukera.// Bazkide-zenbakirik ez baduzu, 000 idatzi.
Irabazleak: Aitor Alvarez Zazo Oihan Unai Ataun Rojo
Uztailaren 17, 18 eta 19an, ostegunetik larunbatera, Harrikada festibala ospatuko da Izarran (Araba). ALEAk jaialdiaren antolakuntzaren laguntzarekin jaialdi honetarako bi bonu zozkatuko ditu ALEAkideen artean.
Hegemonia kultural eta identitarioak nagusi diren egungo eskaintza kulturalean Harrikadak protagonismoa ematen die musika-industrian historikoki baztertuak izan diren emakume, pertsona trans eta ez-bitar eta orokorrean queer direnei, programazioan artista hauek lehenestearen bitartez. Beraz, egiturazko diskriminazio sistemei aurre egitea eta aldi berean kalitatezko eskaintza kultural bat osatzea helburu du Harrikadak. [...]
Irabazleak: Iker Ziritza Marcos Alazne Rodriguez Mesanza
Ekainaren 4ean, osteguna, Garik zuzenean joko du Izaskun Arrue Kulturgunean (IAKn), 20:30etatik aurrera. ALEAk IAKren laguntzarekin sarrera bikoitz bat zozkatuko ditugu ALEAkideen artean.
30 urte bete dira Garik bakarkako ibilbideari ekin zionetik. Hertzainak taldearen garaiaren ostean, alderdi intimoagoa eta pertsonalagoa arakatu zuen Garik bere hasierako abestietan. Bere lehen diskoa lan ikaragarria da, nahiz eta, garai hartako gehiegikeriak zirela eta, ezin izan zuen zuzenean merezi bezala defendatu. Urte gorabeheratsuen ostean, garai egonkorra bizi du orain Garik, eta hori islatzen da bere musikan eta kontzertuen indarrean. [...]
Irabazleak: Ane Aristi Alberdi Alazne Rodriguez Mesanza
Ekainaren 18an, osteguna, El Mono Habitado konpainia arabarraren 'El juego de la boca' estreinatuko da Jesús Ibañez de Matauco Antzokia (Hegoalde Gizarte Etxea), arratsaldeko 19:30ean. ALEAk, Principal antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du.
Antzezlan partizipatibo hau Kaldearte jaialdian estreinatu zuen El Mono Habitado konpainia arabarrak, eta oraingoan Jesus Ibáñez de Matauco antzokian ikusiko dugu. Esperientzia dibertigarria, partekatua, hunkigarria, kritikoa, ludikoa eta partizipatiboa. [...]
Irabazleak: David Iriarte Larreina