Puntako bertsolariak, hilaren 18ko zurrumurru faltsuen aurkako bertso-saioan

Erredakzioa 2018ko abe. 12a, 10:17
Maialen Lujanbio, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian. CC

Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Sustrai Colina, Unai Agirre eta Aitor Mendiluze bertsolariek parte hartuko dute.

Abenduaren 18an Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta bertso-saio berezia antolatu dute Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun zerbitzuak eta Arabako Foru Aldundiak. Bertan izango dira Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Sustrai Colina, Unai Agirre eta Aitor Mendiluze, hain zuzen 2017ko Bertso Txapelketa Nagusiko txapelduna eta finalistak. Ekitaldia doakoa da, eta Europa jauregiko Maria de Maeztu Auditoriumean izango da, 19:00etan. Gonbidapenak Oihaneder Euskararen Etxean eskuratu daitezke.

Aintzane Irazusta arituko da gidari, eta auzoetako eguneroko bizikidetzarekin loturiko gaiak jorratuko dituzte, zurrumurru, estereotipo negatibo eta bazterkeriarik gabeko gizartea aldarrikatzeko.

Doako garraio zerbitzua eskainiko da, aurretiaz izena emanda, Arabako herrietako bizilagunek ere interesik izanez gero Gasteiza joaterik izan dezaten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide