Zozketak

Zozketetan parte hartzeko ALEAko harpideduna izan behar zara eta webgunean saioa hasita izan behar duzu. Harpidetu zaitez!

Hala Bedin afaria-1

Hala Bedin afaria-1

Gasteizko alde zaharreko Hala Bedi tabernan bi lagunentzat afaria zozkatuko du aleak, ostiral edo larunbat batean afaltzeko. Zozketan parte-hartzeko, eman izena irailaren 27a baino lehen (asteartea). Hilaren 30ko aldizkarian jakinaraziko dugu irabazlearen izena. 

Amaituta

'Mairuelegorreta, iluntasunetik argitasunera' dokumentalaren aurre-estreinaldia

'Mairuelegorreta, iluntasunetik argitasunera' dokumentalaren aurre-estreinaldia

Datorren ostegunean, hilak 8, Mairuelegorreta: iluntasunetik argitasunera dokumentalaren aurre-estreinaldia izango da Zigoitiko kultur etxean, 19:00etan. Arabako Aleak bi gonbidapen zozkatuko ditu bere harpidedunen artean.

Izena emateko azken eguna: Irailak 7, 12:00etan

 

Amaituta

Bertso bazkaria Salburuko jaietan

Bertso bazkaria Salburuko jaietan

Irailaren 17an, larunbatean, bertso bazkaria egingo dute Salburuko jaietan. Bertan Alaia Martin eta Julen Zulaika bertsolariak izango dira. Arabako Aleak bazkarira joateko bi txartel zozkatuko ditu.

Zozketan parte hartzeko azken eguna: Irailak 13

Antolatzaileak: Sarburu kultur elkartea eta Arabako Bertsozale elkartea.

Amaituta

Ximo Tebarren diskoa

Ximo Tebarren diskoa

Valentziako Ximo Tebar gitarra-jotzaileak Gasteizko jazz jaialdian joko du datorren asteazkenean (uztailak 13), Principal Antzokian. aleak musikariaren azken diskoa zozkatuko du. Eskuratzeko, eman izena uztailaren 11a baino lehen. Hilaren 12an jakinaraziko diogu irabazleari saritua izan dela.

Amaituta

Espeleologia lau lagunentzat

Espeleologia lau lagunentzat

Arabako Inguru abentura abentura-kirolen kooperatibaren eskutik, aleak lau lagunentzat espeleologia irteera bat zozkatuko du. Hiru-bost orduko saioa izango da, aukeratutako datan. Gutxieneko adina: hamar urte. Eman izena uztailaren 4a baino lehen (astelehena). Uztailaren 8ko aldizkarian jakinaraziko dugu irabazlearen izena. 

Amaituta

Errigora produktuen sorta

Errigora produktuen sorta

Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartzeko asmoa duen Errigora ekimenaren produktu-sorta bat zozkatuko du ALEAk, honako produktuekin: barazki-krema, potxak, menestra, orburuak, tomatea, piperrak eta zainzuriak. Eman izena ekainaren 21a baino lehen. Ekainaren 24ko aldizkarian jakinaraziko dugu irabazlearen izena. 

Amaituta

Paul Collins Beat eta Peralta

Paul Collins Beat eta Peralta

Paul Collins Beat musikaria eta Peralta taldea Jimmy Jazz aretoan arituko dira ekainaren 3an, ostirala, 21:00etan. aleak bi sarrera solte zozkatuko ditu. Bat eskuratzeko, eman izena maiatzaren 30a baino lehen. Hilaren 31n jakinaraziko diegu irabazleei sarituak izan direla.

Amaituta

Ruper Ordorika kontzertuan

Ruper Ordorika kontzertuan

Jalgi ekimenaren baitan, Ruper Ordorikak eta Igor Arzuagak kontzertua eskainiko dute Amurrioko antzokian maiatzaren 27an, ostirala, 21:30ean. 2 sarrera bikoitzetako bat eskuratzeko, eman izena 23a baino lehen. Hilaren 24an jakinaraziko diogu irabazleari saritua izan dela. 

Amaituta

JOSEBA B. LENOIR GANG + Montauk kontzertuan

JOSEBA B. LENOIR GANG + Montauk kontzertuan

JOSEBA B. LENOIR GANG eta Montauk taldeek kontzertua eskainiko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan maiatzaren 26ean (osteguna), 21:00etan. 2 sarrera solte eskuratzeko, eman izena maiatzaren 20a baino lehen; hilaren 23an jakinaraziko diogu zuzenean irabazleari saritua izan dela.

Amaituta

Cultura vasca vs. Euskal kultura liburua

Cultura vasca vs. Euskal kultura liburua

Ibai Iztueta idazleak Cultura vasca vs. Euskal kultura liburua aurkeztuko du Oihanederren maiatzaren 19an (osteguna), 19:00etan. aleak bi liburu zozkatuko ditu. Bat eskuratzeko, bidali galderaren erantzun zuzena maiatzaren 16a baino lehen (harpidetza@alea.eus).

Zein argitaletxek argitaratu du liburua?
a) Susa argitaletxeak.
b) Utriusque vasconiae argitaletxeak.
c) Harvard University press argitaletxeak.

Amaituta

Hala Bedin bi lagunentzat afaria

Hala Bedin bi lagunentzat afaria

ALEAk bi lagunentzat afari bat zozkatuko du Hala Bedi tabernan, astean zehar bazkaltzeko. Eman izena maiatzaren 9a baino lehen. Maiatzaren 13ko aldizkarian jakinaraziko dugu irabazlearen izena.

 

Amaituta

'Irten hizkuntzaren armairutik' liburua

'Irten hizkuntzaren armairutik' liburua

Emun aholkularitzak Irten hizkuntzaren armairutik liburuaren aurkezpen saioa egingo du Oihaneder Euskararen Etxean Amaia Lasa adituaren eskutik, maiatzaren 5ean (asteazkena), 19:00etan. aleak bi liburu zozkatuko ditu. Bat eskuratzeko, bidali galderaren erantzun zuzena maiatzaren 2a baino lehen (harpidetza@alea.eus).

Zein da liburuaren jatorrizko lana?

a) Leave the linguistic closet.

b) Saír do armario.

c) Sortir de l'armari lingüistic.

Amaituta

Oholtzapetik: finala Legution

Oholtzapetik: finala Legution

Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta, Oholtzapetik: entzulea epaile ekimenaren finala ospatuko da maiatzaren 13an (ostirala), 20:30ean Legutioko kultur etxean. ALEAk bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Eman izena maiatzaren 10 baino lehen; hilaren 11n emango diogu sariaren berri irabazleari.

Hiru bertsolari sailkatu dira dagoeneko: Oihane Perea, Izar Mendiguren eta Manex Agirre. Laugarrena maiatzaren 6an sailkatuko da, Amurrioko saioan.

Amaituta

Doctor Deseo Jimmy Jazzen

Doctor Deseo Jimmy Jazzen

Doctor Deseo taldeak bere 15. diskoa aurkeztuko du Gasteiko Jimmy Jazz aretoan apirilaren 30ean (larunbata), 21:00etan. Sarrera solte bat eskuratzeko, eman izena apirilaren 27ko gauerdia baino lehen; hilaren 28an jakinaraziko diogu zuzenean irabazleari saritua izan dela.

Amaituta

Parralen bazkaria (Apirila)

Parralen bazkaria (Apirila)

ALEAk bi lagunentzat bazkari begetariano bat zozkatuko du Gasteizko Parral tabernan, astean zehar bazkaltzeko.

Zozketan parte hartzeko, eman izena apirilaren 24a baino lehen. apirilaren 27ko aldizkarian  jakinaraziko dugu irabazlearen izena.

Amaituta