Gasteizko txosnagunea, jai herrikoien alde

Erabiltzailearen aurpegia Hala Bedi 2023ko abu. 1a, 17:09

Abuztuaren 3tik 9ra, hiru agertoki, hiru karpa eta zazpi txosna izango dira Gasteizko txosnagunean. "Zazpi festa egun eta askotariko 42 kontzertu, ikuskizun eta emanaldi izango dira Gasteizko Txosnagunean", ospatu dute kolektiboek. Kolektibo hauek haien lana esparru ezberdinetan egiten dute: antidesarrollistak, ikasle mugimendua, komunikazio alternatiboa, internazionalismoa, euskalgintza, errepresioaren kontrako zein eskubide sozial eta politikoen aldekoak."Jai-eredu parte-hartzaile, herrikoi, parekide eta euskaldunaren aldeko apustu garbia egiten dugu", adierazi dute gaurko agerraldian. 

Argazkiak: Hala Bedi.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago