Egitaraua | Abuztuak 8

'Meneito' dantza, sukaldaritza lehia eta esku-pilota finala, beteranoen egun handian

Erredakzioa 2023ko abu. 8a, 09:13
Lore eskaintza, Andre Maria Zuriaren kaperan. Argazkia: ALEA

Andre Maria Zuriaren omenezko lore eskaintzarekin hasi dute Neska eta Blusa beteranoek euren egun handia, ekitaldi sorta zabalaren aurretik. Horien artetik, besteak beste, Huntza, Merina Gris eta Belakoren kontzertuak, 'Kilimaterioa' umore saioa eta soka dantza.

EGITARAUA | Abuztuak 8, asteartea

09:00 Meza, lore eskaintza eta ohorezkoa aurreskua, neska eta blusa beteranoen eskutik.

10:30 Dianak: udal musika banda, udal txistulari banda, fanfarreak, gaita-jotzaile, trikitilari eta neska eta blusa beteranoak. Sukaldaritza lehiaketa, ardo dastatzea eta zahato jaurtiketa.

10:30 Bigantxak, Iradier Arenan.

11:00 Arabar erako bola-joko erakustaldia, Foru plazako pilotalekua.

11:30 Abentura gunea, Arriaga parkean.

12:00 Jotak: Jotas D'Aragón, Prado parkean.

12:00 Haurrentzako ikuskizuna: 'Alaia galtzagorria', Peñafloridako Kondearen plazan.

12:00 Apar festa txikientzat, Urrezko Zeledonen plazan.

12:00 Ganba-jan herrikoia, Loma Jeneralaren plazan.

12:00 Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsa, kalez kalez, San Prudentzio kaletik abiatuta.

12:00 Herri kirolak, Foru plazan.

12:00 'El meneito veterano', XXVI. dantza lehiaketa, Probintzia plazan.

12:00-14:30 Azoka arabiarra, Juan Aiala plazan.

12:30 Trikitixa, Aihotz plazan.

13:00 Txistularien soka dantza, Santa Maria plazan.

13:00 Udal musika bandaren kontzertua, Florida parkean.

13:00 Txikiolinpiadak, Bastiturri kalean.

13:30 Bertso saioa, Oihane Perea, Xabi Igoa, Aitor Bizkarra eta Uxue Alberdirekin, Aihotz plazan.

16:30 Neska eta Blusen joateko kalejira, Plaza Berritik abiatuta.

17:30 Andre Maria Zuriaren esku-pilota txapelketa, finala: Altuna III-Martija vs Peña II-Albisu, Ogetan.

17:30 DJ Biznietos, Peñafloridako Kondearen plazan.

18:00 Herri kirolak haurrentzat, Probintzia plazan.

18:00-20:00 Pilotagune, Foru plazako pilotalekuan.

18:30-20:00 Gargantua, Fz. de Pierola Apezpikuaren lorategia.

18:00 Giante, Falerina lorategian.

19:00 Haurrentzako dantzalekua, Ziortza eta Leire, Fz. de Pierola Apezpikuaren lorategia.

19:00 Dantzaldia: Jamaica Orkestra, Florida parkean.

19:30 Umore txokoa: Kaitin Allende, Oihane Perea, Irati Anda eta Iratxe Ibarra, 'Kilimaterioa', Prado parkean.

19:30 Mielotxin, Aihotz plazan.

19:30 'Adictos', Principal antzokian.

20:00 Nesken eta Blusen itzultzeko kalejira, Jesus Guridi kalean hasita.

20:30 Mindre Folklore, Falerina lorategian.

21:00 Larrain dantza eta txulalai, Aihotz plazan.

22:00 Ezpalak, Txosnetan.

23:00 Zezensuzkoak, Olagibel kalean.

23:00 Piroteknia ikuskizuna, Pibierzo, Mendizabaletik.

23:00 Demode Quartet, Probintzia plazan.

23:00 Txopet, Txosnetan.

23:30 Kresala, Arka plazan.

23:55 Gau jaia: Petralak fest, San Frantzisko aldapan.

00:00 Huntza, Foru plazan,

00:00 Rotten XIII, Aihotz plazan.

00:00 Merina Gris, Txosnetan.

00:30 Magia Negra orkestra, Plaza Berrian.

02:00 Belako, Txosnetan.

04:00 Miravalles, Txosnetan.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide