Txikienek hartu dute gaur Gasteizko jaien lekukoa. Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin eztanda egin du jendez gainezka izan den Andre Maria Zuriaren plazak, eta egun osoan zehar izango diren jardueretarako piztu dituzte gaztetxoenak.
Argazkiak: Gasteizko Udala.