Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak harrera egin die Neska eta Blusa Jai Alai zesta puntako profesionalen txapelketako antolatzaileei eta parte hartuko duten pilotariei. Txapelketa ostegunean izango da, abuztuaren 3an, 19:00etatik aurrera, Mendizorrotzeko Olabe pilotalekuan.
Txapelketarako sarrera doakoa da, Arabako Aldundiaren babesarekin, eta zozketen bidez bildutako eta ikusleek borondatez emandako diru guztia Ascudean Familia Zaintzaileen eta Mendeko Pertsonen Elkartearentzat izango da.
Arabako Pilota Federazioko presidente Iker Gereta eta Gasteiz Jai Alai Klubeko presidente Jon Zarandona izan dira ekitaldiaren aurkezpenean. Eta haiekin batera, Aaron Gonzalez de Matauco, Julen del Rio eta Maite Ortiz de Mendibil pilotariak, eta Ascudean elkarteko presidente Alberto Blanco.