Gasteizko jaietan "eragile" izatera deitu du Behatokiak

Erredakzioa 2023ko abu. 2a, 09:44

Edozein herritarren eskura dago Euskararen Telefonoa. Argazkia: ALEA

Euskararen Telefonora edozein kexa helarazi daitekeela gogoratu dute.

Gasteizko jaietan ere hizkuntza eskubideak defendatu eta eragile izatera deitu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Euskara urratua izan dela pentsatuz gero, edozeinek kexa bidaltzeko aukera duela gogoratu dute; Euskal Herriko edozein herritarren eta elkarteren eskura dago, eta doaneko zerbitzua da: Euskararen Telefonoa.

"Euskal Herrian euskaraz bizitzeko eskubidea dugu. Uda honetan horrelakoak ikusten badituzue, erabili Euskararen Telefonoa", gogoratu du Behatokiak sare sozialetan zabaldutako mezuan." Gasteizko jaietan, defendatu gure hizkuntza eskubideak eta izan eragile!".

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago