GASTEIZKO JAIAK

Alavesek eta zaleek jaurtiko dute txupinazoa

Erredakzioa 2023ko uzt. 13a, 11:51

Futbolzaleen esku gongo da jaurtiketa. Argazkia: ERLANTZ ANDA / ALEA

Alaves, Gloriosas eta Arabako Garrasia taldeetako ordezkariek emango diete hasiera aurtengo Gasteizko jaiei.

Denboralditik kanpo ere, futbolak hartuko du protagonismoa Gasteizko jaietan. Izan ere, gaur goizean ezagutarazi da Arabako Garrasia, Alaves eta Gloriosas taldeetako ordezkariek jaurtiko dutela aurtengo Gasteizko jaietako txupinazoa. EH Bilduri zegokion aurten aukeraketa, eta erabakiaren berri eman dute gaur, San Migel balkoian bertan.

Gloriosas taldearen izenean, Eider Egaña egongo da. Alaves taldearen izenean, Victor Laguardia jokalaria. Arabako Garrasiak taldearen izenean, berriz, Leire Ruiz de Apodaka, Raul Corralejo eta Aratz Corralejo. "Azken urteetako ahaleginak eta lorpenak aitortzeko asmoz, EH Bilduk Alaveseko jokalariak eta zaleak omendu nahi ditu, aurtengo jaietako txupinazoa jaurtitzen utziz. Horrela, egindako lana eta erakutsitako jarrera aitortu nahi dizuegu, lan nekaezinaren adibide izan zaretelako eta gasteiztarrengan piztu duzuen ilusioa azaltzeko nahi beste hitzik ez dagoelako", adierazi du Rocio Vitero EH Bilduren Gasteizko bozeramaileak.

Erlazionatuak

Txupinazoa botatzeko prest

Erredakzioa 2023 uzt 13 Gasteiz

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago