Egitaraua | Abuztuak 8

Entxosnatu Egunak eta blusa beteranoek Alde Zaharreko kaleak hartuko dituzte

Erredakzioa 2022ko abu. 8a, 06:00

Gasteizko Txosnen agerraldia, jaien atarian. / ALEA

Asteburua igarota, Entxosnatu Eguna eta Neska eta Blusa Beteranoen Eguna ospatuko dituzte gaur, Gasteizko jaietako bosgarren eta azkenaurreko egunean. Soziedad Alkoholika, Talco eta Neomak taldeen kontzertuek sutan jarriko dute gaua.

EGITARAUA | Abuztuak 8, astelehena

09:00 Meza, lore-eskaintza eta ohorezko aurreskua, neska eta blusa beteranoen eskutik.

10:30 Bigantxak (egunero), Iradier Arenan.

10:30 Andre Maria Zuriaren eskuz binakako txapelketa (egunero), Foru plazako pilotalekuan (euria egiten badu, Ogeta pilotalekuan). Antolatzailea: Arabako Euskal Pilota Elkartea.

11:00 Margotxef, haurrentzako gastronomia-jarduera, Andre Maria Zuriaren plazan. Antolatzailea: Gasteizko Margolariak taldea.

12:00 Apar-festa txikientzat, Urrezko Zeledonen plazan. Antolatzailea: Batasuna taldea.

11:00-14:30 eta 16:30-01:00 Andre Maria Zuriaren jaietako azoka (egunero), Santa Barbara plazan.

11:30-14:00 eta 17:30-21:00: Abentura Gunea haur eta gazteentzat Arriagako parkean (egunero): puzgarriak, jolasak, kirol pistak, abentura-gunea Birjolastu: Gu-gu Ga-ga gunea, berreraiketak, ontziralekuak, okindegia.

12:00-14:30 eta 18:00-02:00 Zoko arabiarra (egunero), Juan de Aiala plazan: arabiar janaria, artisautza eta animazioa.

12:00-14:00 Gargantua, Arriagako parkean (egunero).

12:00 eta 13:00 Erraldoi, buruhaundi, zaldi eta txoten konpartsaren kalejira (egunero, ibilbide desberdinak).

12:00 Herri Kirolen Andre Maria Zuriaren txapelketa (egunero), Foru plazan.

12:00 Irrien lagunak ikuskizuna, Alde Zaharrean (Entxosnatu Eguna).

12:00 Jotak Prado Parkean: Jotas D’Aragon.

12:00 Kalejira Plaza Berrian, Udal Folklore akademiako trikitilarien eskutik.

12:30 Trikitixa emanaldia (egunero) Aihotz plazan, Udal Folklore Akademiako trikitilariekin.

12:30 Ikuskizuna: Hodei Magoa, Harritzearen abilezia. Euskaraz. Peñafloridako Kondearen plaza.

13:00 Marianitada musikatua, Alde Zaharrean (Entxosnatu Eguna).

13:00 Kontzertua Florida Parkean: Udal Musika Banda (egunero).

13:30 Bertso-saioa (egunero) Aihotz plazan: Paula Amilburu, Orlando Arreitunandia, Joanes Illarregi eta Nerea Ibarzabal Gai-jartzailea: Arantxa Sobrino.

14:30 Herri bazkaria Arabako produktu ekologikoekin, Alde Zaharrean (Entxosnatu Eguna).

16:00 Txan Magoaren ikuskizuna, Alde Zaharrean (Entxosnatu Eguna).

16:30 Neska eta blusen kuadrillen joateko kalejira (egunero), Plaza Berritik Berpizkundearen plazaraino: 16:30ean Federazioa eta 17:00etan Batzordea.

18:00-20:00 Herri-kirolak haurrentzako, Probintzia plazan. Antolatzailea: Txolintxo taldea.

18:30-20:00 Arabar erako 55. bola-joko erakustaldia (egunero), Foru plazako bolatokian. Antolatzailea: Bola-jokoko Araba kluba.

18:30-20:30 Gargantua, Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategia (egunero).

19:00 Txosnibusa, Hala Bedi tabernatik txosnagunera (Entxosnatu Eguna).

19:00 Dantzaldia Florida Parkean: Yatagan orkestra.

19:00 Kontzertua Falerina Lorategian: Lola.

19:30 Harribitxi ikuskizuna Aihotz plazan.

19:30 Umore txokoa Prado Parkean: Antton Telleria. Euskaraz.

19:30 Antzerkia, Principal Antzokian: Aguafiestas. antzezleak: Josema Yuste, Santiago Urrialde, Maribel lara, Vicente Renovell, Kiko Ortega, arturo Venegas.

19:30 Ikuskizuna: Sustrai Doinuak, Giro onean hobe dantzatzea. Euskaraz. Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategian.

20:00 Neska eta blusen kuadrillen itzultzeko kalejira (egunero), Berpizkundearen plazatik Plaza Berriraino: 20:00etan Federazioa eta 20:30ean Batzordea.

20:00 Kontzertua Gasteizko Gaztetxean: Maule.

20:30 Kontzertua Falerina Lorategian: Negra Cucaracha.

21:00 Larrain Dantza eta Txulalai (egunero) Aihotz plazan, Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin.

21:30 Kontzertua Gasteizko Gaztetxean: Intxixu.

22:00 Antzerkia, Principal Antzokian: Aguafiestas. antzezleak: Josema Yuste, Santiago Urrialde, Maribel lara, Vicente Renovell, Kiko Ortega, arturo Venegas.

22:00 Kontzertuak txosnetan: Sua, Soziedad Alkoholika, DJ Bihotza, DJ Villatekk eta DJ Sudo.

22:00 Kontzertua Gazte Karpan: Sutan Klan.

23:00 Kontzertua Gazte Karpan: Odei.

23:00 Kontzertua Probintzia plazan: Nacho de la Rosa eta Los Hidalgos, Los Panchosen omenez.

23:00 Gasteizko Piroteknia ikuskizunen nazioarteko XVIII. erakustaldia: Caballer FX (Valentzia), PiBierzo piroteknia (Leon), Zarzoso (Castelló), eta Ciels en Fete (Frantzia) piroteknia. Eman botoa piroteknia onenari, vitoria-gasteiz.org webgunean edo 010ean.

23:30 Suzko zezenak (egunero), Olagibel kalean.

24:00 VI. gau-kalejira eta fanfarreen erakustaldia.

24:00 Kontzertua Aihotz plazan: Neomak.

24:00 Kontzertua Foru plazan: Talco.

24:00 Dantzaldia Arka plazan: Trikiteens.

24:00 Kontzertua Plaza Berrian: La Fania Perfect orkestra.

03:00 Pintxada Gazte Karpan: DJ Isilin + DJ X.

Uztailaren 22tik abuztuaren 10era: Barrakak Mendizabaleko feria lekuan. Prezio herrikoiak: uztailak 28an, arratsaldez; abuztuak 6, 11:30etatik 14:30era; eta abuztuak 10, arratsaldez.

GUNEAK ETA EGITARAUAK

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago