Egitaraua | Abuztuak 7

Hitzorduz beterik iritsi da Edurne eta Zeledon Txikiren eguna

Erredakzioa 2022ko abu. 7a, 06:00

Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazan, 2018an. / ALEA

Gasteizko jaietako laugarren egunean, Edurne, Zeledon Txiki eta gaztetxoak izango dira protagonistak. Ume eta adin guztientzako dozenaka jarduera izango dira. Izaro zein Harresian Zuloren kontzertuez gain, Tatxers, Brigade Loco eta Rotten XIII arituko dira Txosnetako Gazte Egunean.

EGITARAUA | Abuztuak 7, igandea

10:30 Bigantxak (egunero), Iradier Arenan.

10:30 Txikien argazkiak Plaza Berrian, XXVI. edizioa. Antolatzailea: Bereziak taldea.

10:30 Andre Maria Zuriaren eskuz binakako txapelketa (egunero), Foru plazako pilotalekuan (euria egiten badu, Ogeta pilotalekuan). Antolatzailea: Arabako Euskal Pilota Elkartea.

11:00 Jolasak Urrezko Zeledonen plazan: Elkartasunezko Siroko-Zoroak, AFANIS elkartearekin Antolatzailea: Zoroak taldea.

11:00 Edurne eta Zeledon Txikiren ohorezko aurreskua, Andre Maria Zuriaren irudiaren aurrean lore eskaintzarekin batera.

11:00-14:30 eta 16:30-01:00 Andre Maria Zuriaren jaietako azoka (egunero), Santa Barbara plazan.

11:30-14:00 eta 17:30-21:00: Abentura Gunea haur eta gazteentzat Arriagako parkean (egunero): puzgarriak, jolasak, kirol pistak, abentura-gunea Birjolastu: Gu-gu Ga-ga gunea, berreraiketak, ontziralekuak, okindegia.

12:00 Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Andre Maria Zuriaren plazan: Udal Musika Banda eta Udal Txistulari Banda eta Buruhandien konpartsaren dantzaldia.

12:00 Jolasak Arka plazan. Antolatzailea: Zintzarri.

12:00 Haurrentzako twisterra Santa Barbara Plazako pergolan. Antolatzailea: Belakiak taldea.

12:00-14:30 eta 18:00-02:00 Zoko arabiarra (egunero), Juan de Aiala plazan: arabiar janaria, artisautza eta animazioa.

12:00-14:00 Gargantua, Arriagako parkean (egunero).

12:00 eta 13:00 Erraldoi, buruhaundi, zaldi eta txoten konpartsaren kalejira (egunero, ibilbide desberdinak).

12:00 Herri Kirolen Andre Maria Zuriaren txapelketa (egunero), Foru plazan.

12:00 Jotak Prado Parkean: Voces del Ebro.

12:00 Kalejira Plaza Berrian, Udal Folklore akademiako trikitilarien eskutik.

12:30 Trikitixa emanaldia (egunero) Aihotz plazan, Udal Folklore Akademiako trikitilariekin.

12:30 Ikuskizuna: Bromas dulces como la miel, Producciones Kinser. Peñafloridako Kondearen plaza.

13:00 Kontzertua Florida Parkean: Udal Musika Banda (egunero).

13:00 Txistorrada + Marianitada, Gazte Karpan (Gazte Eguna).

13:30 Bertso-saioa (egunero) Aihotz plazan: Ekaitz Samaniego, Manex Agirre, Maddi Sarasua eta Oihana Iguaran Gai-jartzailea: Nieves del Alamo.

14:30 Gazte bazkaria txosnetan (Gazte Eguna).

16:30 Neska eta blusen kuadrillen joateko kalejira (egunero), Plaza Berritik Berpizkundearen plazaraino: 16:30ean Federazioa eta 17:00etan Batzordea.

17:00 MAL & 2 Tributo, txosnagunetik Kutxira (Gazte Eguna)

18:30-20:00 Arabar erako 55. bola-joko erakustaldia (egunero), Foru plazako bolatokian. Antolatzailea: Bola-jokoko Araba kluba.

18:30-20:30 Gargantua, Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategia (egunero).

19:00 Dantzaldia Florida Parkean: Galea orkestra.

19:00 Kontzertua Falerina Lorategian: Gwa Ya.

19:30 Harria ikuskizuna Aihotz plazan, Mulixka Dantza Taldearen eta Iñaki Perurenaren eskutik.

19:30 Umore txokoa Prado Parkean: Sara Escudero.

19:30 Antzerkia, Principal Antzokian: El peligro de las buenas compañías. Antzezleak: Fernando Cayo, Carmen Conesa, Ernesto Arias, Miriam Montilla.

19:30 Ikuskizuna: Dj Loro Familiarentzako musika. Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategian.

20:00 Neska eta blusen kuadrillen itzultzeko kalejira (egunero), Berpizkundearen plazatik Plaza Berriraino: 20:00etan Federazioa eta 20:30ean Batzordea.

20:00 Kontzertua Gasteizko Gaztetxean: Annekdotas.

20:30 Kontzertua Falerina Lorategian: Siroko.

21:00 Larrain Dantza eta Txulalai (egunero) Aihotz plazan, Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin.

21:30 Kontzertua Gasteizko Gaztetxean: Apolo G's.

22:00 Antzerkia, Principal Antzokian: El peligro de las buenas compañías. Antzezleak: Fernando Cayo, Carmen Conesa, Ernesto Arias, Miriam Montilla.

22:00 Kontzertuak txosnetan: Tatxers, Brigade Loco, Rotten XIII eta DJ Skarolo (Bitsa-jaia).

23:30 Ekitaldia txosnetan (Gazte Eguna).

23:00 Kontzertua Probintzia plazan: La Polakaren show-a, La casette del recuerdo.

23:00 Gasteizko Piroteknia ikuskizunen nazioarteko XVIII. erakustaldia: Caballer FX (Valentzia), PiBierzo piroteknia (Leon), Zarzoso (Castelló), eta Ciels en Fete (Frantzia) piroteknia. Eman botoa piroteknia onenari, vitoria-gasteiz.org webgunean edo 010ean.

23:30 Suzko zezenak (egunero), Olagibel kalean.

24:00 Kontzertua Aihotz plazan: Harresian Zulo.

24:00 Kontzertua Foru plazan: Izaro.

24:00 Dantzaldia Arka plazan: Lisker.

24:00 Kontzertua Plaza Berrian: Wellcome Band orkestra.

01:30 Akelarrea txosnetan (Gazte Eguna).

03:30 Pintxada Gazte Karpan: Azken Erromantikoak.

Uztailaren 22tik abuztuaren 10era: Barrakak Mendizabaleko feria lekuan. Prezio herrikoiak: uztailak 28an, arratsaldez; abuztuak 6, 11:30etatik 14:30era; eta abuztuak 10, arratsaldez.

GUNEAK ETA EGITARAUAK

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago