Egitaraua | Abuztuak 6

Hamaika hitzordu Gasteizko jaietako hirugarren egunaz gozatzeko

Erredakzioa 2022ko abu. 6a, 06:00
Goitiberen jaitsiera egingo dute gaur Neska eta Blusen kuadrillek. / ALEA

Jaien hirugarren egunean nekea nabaritzen hasi da, baina larunbata da eta askotariko hitzorduak daude festarekin jarraitzeko: besteak beste, goitiberen jaitsiera, Rulo y la Contrabanda, Olatz Salvador, Joselu Anaiak eta Garilak 26 taldeen kontzertuak eta txosnetako Ikasle Eguna.

EGITARAUA | Abuztuak 6, larunbata

10:30 Bigantxak (egunero), Iradier Arenan.

10:30 Andre Maria Zuriaren eskuz binakako txapelketa (egunero), Foru plazako pilotalekuan (euria egiten badu, Ogeta pilotalekuan). Antolatzailea: Arabako Euskal Pilota Elkartea.

11:00 Umeentzako jolasak, Artium plazan. Antolatzailea: Siberiarrak taldea.

11:00 Haurrentzako XVI. Margolaritza lehiaketa, Plaza Berrian. Antolatzailea: Nekazariak taldea. Plaza Berrian.

11:00-14:30 eta 16:30-01:00 Andre Maria Zuriaren jaietako azoka (egunero), Santa Barbara plazan.

11:30-14:00 eta 17:30-21:00: Abentura Gunea haur eta gazteentzat Arriagako parkean (egunero): puzgarriak, jolasak, kirol pistak, abentura-gunea Birjolastu: Gu-gu Ga-ga gunea, berreraiketak, ontziralekuak, okindegia.

12:00-14:30 eta 18:00-02:00 Zoko arabiarra (egunero), Juan de Aiala plazan: arabiar janaria, artisautza eta animazioa.

12:00-14:00 Gargantua, Arriagako parkean (egunero).

12:00 eta 13:00 Erraldoi, buruhaundi, zaldi eta txoten konpartsaren kalejira (egunero, ibilbide desberdinak).

12:00 Herri Kirolen Andre Maria Zuriaren txapelketa (egunero), Foru plazan.

12:00 Gasteizko V. goitibehera jaitsiera: San Bizente aldapatik behera joango dira blusak.

12:00 Jolasak, Basatilandia, Urrezko Zeledonen plazan. Antolatzailea: Basatiak taldea.

12:00 Jotak Prado Parkean: Acordes Navarros.

12:00 Kalejira. Udal Musika Banda, Udal Txistulari Banda, Biotzatarrak fanfarrea eta trikitilariak.

12:30 Trikitixa emanaldia (egunero) Aihotz plazan, Udal Folklore Akademiako trikitilariekin.

12:30 Umeentzako ikuskizuna: Bapatean zirko. Adabaki. Peñafloridako Kondearen plaza.

13:00 Kontzertua Florida Parkean: Udal Musika Banda (egunero).

13:30 Bertso-saioa (egunero) Aihotz plazan: Maddi Agirre, Iñaki Viñaspre, Aitor Etxebarriazarraga eta Sarai Robles. Gai-jartzailea: Etxaun Otaño.

14:00 Ikasle bazkaria txosnetan (Ikasle Eguna).

16:00 Bazkalosteko jolasaldia txosnetan (Ikasle Eguna).

16:30 Neska eta blusen kuadrillen joateko kalejira (egunero), Plaza Berritik Berpizkundearen plazaraino: 16:30ean Federazioa eta 17:00etan Batzordea.

17:30-20:00 Ginkana, Arka plazan. Antolatzailea: Okerrak taldea.

18:00 Gazte Ginkana, Burulleria plazan (Ikasle Eguna).

18:30-20:00 Arabar erako 55. bola-joko erakustaldia (egunero), Foru plazako bolatokian. Antolatzailea: Bola-jokoko Araba kluba.

18:30-20:30 Gargantua, Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategia (egunero).

19:00 Dantzaldia Florida Parkean: Pergola orkestra.

19:00 Kontzertua Falerina Lorategian: Lehia.

19:30 Korrontzi, Aihotz plazan.

19:30 Umore txokoa Prado Parkean: Axlor Riezu, Sergio Arrospide eta Leire Orbe.

19:30 Antzerkia, Principal Antzokian: El peligro de las buenas compañías. Antzezleak: Fernando Cayo, Carmen Conesa, Ernesto Arias, Miriam Montilla.

19:30 Ikuskizuna: Dantza Saltsa. Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategian.

20:00 Neska eta blusen kuadrillen itzultzeko kalejira (egunero), Berpizkundearen plazatik Plaza Berriraino: 20:00etan Federazioa eta 20:30ean Batzordea.

20:00 Kontzertua Gasteizko Gaztetxean: Blessure.

20:30 Kontzertua Falerina Lorategian: Pasadena.

21:00 Larrain Dantza eta Txulalai (egunero) Aihotz plazan, Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin.

21:30 Kontzertua Gasteizko Gaztetxean: Labana.

22:00 Antzerkia, Principal Antzokian: El peligro de las buenas compañías. Antzezleak: Fernando Cayo, Carmen Conesa, Ernesto Arias, Miriam Montilla.

22:00 Kontzertuak txosnetan: Zetalau, Garilak 26 eta DJ Malandro.

23:00 Kontzertua Gazte Karpan: Dena.

00:30 Kontzertua Gazte Karpan: Feline.

23:00 Kontzertua Probintzia plazan: David Civera.

23:00 Gasteizko Piroteknia ikuskizunen nazioarteko XVIII. erakustaldia: Caballer FX (Valentzia), PiBierzo piroteknia (Leon), Zarzoso (Castelló), eta Ciels en Fete (Frantzia) piroteknia. Eman botoa piroteknia onenari, vitoria-gasteiz.org webgunean edo 010ean.

23:30 Suzko zezenak (egunero), Olagibel kalean.

00:00 Ekitaldia txosnetan (Ikasle Eguna).

24:00 Kontzertua Aihotz plazan: Olatz Salvador.

24:00 Kontzertua Foru plazan: Rulo y la Contrabanda.

24:00 Dantzaldia Arka plazan: Joselu Anaiak.

24:00 Kontzertua Plaza Berrian: Los40 Classic: Jorge Sanchez eta Modestia aparte.

03:00 Pintxada Gazte Karpan: DJ Arosound.

Uztailaren 22tik abuztuaren 10era: Barrakak Mendizabaleko feria lekuan. Prezio herrikoiak: uztailak 28an, arratsaldez; abuztuak 6, 11:30etatik 14:30era; eta abuztuak 10, arratsaldez.

GUNEAK ETA EGITARAUAK

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide