Egitaraua | Abuztuak 5

Gasteizko jaien egun handia dator, hiru urteren ostean

Erredakzioa 2022ko abu. 5a, 06:00
Neska eta Blusa kuadrilla bat, aurtengo Santiago Egunean. / ALEA

Santiago Egunean beroketa egin arren, hiru urte beranduago gaur lehertuko da Neska eta Blusen festa Gasteizko jaietan. Gozategi, Mikel Erentxun eta Tremenda Jauriaren kontzertuak, Elkartasun Eguna eta beste hamaika hitzordu izango dira.

EGITARAUA | Abuztuak 5, ostirala

07:00 Egunsentiko Arrosarioko prozesioa. Ordubete beranduago, egunsentiko meza Andre Maria Zuriaren plazan.

09:00-14:00 Andre Maria Zuriari lore eskaintza, Neska eta Blusa kuadrillen eskutik.

10:30 Bigantxak (egunero), Iradier Arenan.

10:30 Andre Maria Zuriaren eskuz binakako txapelketa (egunero), Foru plazako pilotalekuan (euria egiten badu, Ogeta pilotalekuan). Antolatzailea: Arabako Euskal Pilota Elkartea.

11:00-14:30 eta 16:30-01:00 Andre Maria Zuriaren jaietako azoka (egunero), Santa Barbara plazan.

11:30-14:00 eta 17:30-21:00: Abentura Gunea haur eta gazteentzat Arriagako parkean (egunero): puzgarriak, jolasak, kirol pistak, abentura-gunea Birjolastu: Gu-gu Ga-ga gunea, berreraiketak, ontziralekuak, okindegia.

12:00-14:30 eta 18:00-02:00 Zoko arabiarra (egunero), Juan de Aiala plazan: arabiar janaria, artisautza eta animazioa.

12:00-14:00 Gargantua, Arriagako parkean (egunero).

12:00 eta 13:00 Erraldoi, buruhaundi, zaldi eta txoten konpartsaren kalejira (egunero, ibilbide desberdinak).

12:00 Herri Kirolen Andre Maria Zuriaren txapelketa (egunero), Foru plazan.

12:00 Gasteizko Zortzikoa, Plaza Berrian. Soka Dantza. Gasteizko dantzariak. Udal Txistulari Banda. Kalejira, Udal Folklore akademiako trikitilarien eskutik.

12:00 Jotak Prado Parkean: Voces de Navarra.

12:30 Trikitixa emanaldia (egunero) Aihotz plazan, Udal Folklore Akademiako trikitilariekin.

12:30 Trokolo antzerkia, Txux eta txu. Euskaraz. Peñaflorida Kondearen plazan.

13:00 Kontzertua Florida Parkean: Udal Musika Banda (egunero).

13:00 Omenaldia ikurrinari Plaza Berrian eta Algara dantza taldearen emanaldia.

13:30 Bertso-saioa (egunero) Aihotz plazan: Oihane Perea eta Nerea Elustondo. Gai-jartzailea: Uxue Diaz de Cerio.

13:30 Arabako Gurutze Gorriari Urrezko Domina emateko ekitaldia, udaletxeko harrera aretoan.

15:00 Herri Bazkaria (Elkartasun Eguna), Landatxo kiroldegian.

16:30 Neska eta blusen kuadrillen joateko kalejira (egunero), Plaza Berritik Berpizkundearen plazaraino: 16:30ean Federazioa eta 17:00etan Batzordea.

18:30-20:00 Arabar erako 55. bola-joko erakustaldia (egunero), Foru plazako bolatokian. Antolatzailea: Bola-jokoko Araba kluba.

18:30-20:30 Gargantua, Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategia (egunero).

19:00 Dantzaldia Florida Parkean: Belle & Blue orkestra.

19:00 Kontzertua Falerina Lorategian: I Think Soul.

19:30 Umore txokoa Prado Parkean: JJ.Vaquero eta Iñaki Urrutia.

19:30 Antzerkia, Principal Antzokian: Escape Room. Antzezleak: Antonio Molero, Kira Miro, Leo Rivera eta Marina San Jose.

19:30 Txistularien kontzertua Aihotz plazan. Euskal Herriko Txistulariak, Udal Folklore Akademia, Indarra Dantza Taldea, Mulixka Dantza Taldea, Arkaitz Añorgako Dantzariak.

19:30 Haurrentzako dantzalekua: DJ Endika. Euskaraz. Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategian.

20:00 Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea (Elkartasun Eguna), Andre Maria Zuriaren plazan.

20:00 Neska eta blusen kuadrillen itzultzeko kalejira (egunero), Berpizkundearen plazatik Plaza Berriraino: 20:00etan Federazioa eta 20:30ean Batzordea.

20:00 Kontzertua Gasteizko Gaztetxean: Siroko

20:30 Kalejira (Elkartasun Eguna), Andre Maria Zuriaren plazatik txosnagunera.

20:30 Kontzertua Falerina Lorategian: Código Habana.

21:00 Ekitaldia (Elkartasun Eguna), txosnaguneko agertoki nagusian.

21:00 Larrain Dantza eta Txulalai (egunero) Aihotz plazan, Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin.

21:30 Kontzertua Gasteizko Gaztetxean: Umami

22:00 Antzerkia, Principal Antzokian: Escape Room. Antzezleak: Antonio Molero, Kira Miro, Leo Rivera eta Marina San Jose.

22:00 Kontzertuak txosnetan: Nhil, Tremenda jauria, Sara Hebe, DJ Pezon.

23:00 Kontzertua: Ziztada & Rlantz, Gazte Karpan.

23:00 Kontzertua Probintzia plazan: Mariachiak, Mexico Lindo.

23:00 Gasteizko Piroteknia ikuskizunen nazioarteko XVIII. erakustaldia: Caballer FX (Valentzia), PiBierzo piroteknia (Leon), Zarzoso (Castelló), eta Ciels en Fete (Frantzia) piroteknia. Eman botoa piroteknia onenari, vitoria-gasteiz.org webgunean edo 010ean.

23:30 Suzko zezenak (egunero), Olagibel kalean.

24:00 Kontzertua: Gozategi, Aihotz plazan.

24:00 Kontzertua: Mikel Erentxun, Foru plazan.

24:00 Dantzaldia: Koxkor, Arka plazan.

24:00 Diamante Show Band orkestra, Plaza Berrian.

03:30 Pintxada: Traumreise, Gazte Karpan.

Uztailaren 22tik abuztuaren 10era: Barrakak Mendizabaleko feria lekuan. Prezio herrikoiak: uztailak 28an, arratsaldez; abuztuak 6, 11:30etatik 14:30era; eta abuztuak 10, arratsaldez.

GUNEAK ETA EGITARAUAK

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide