Egitaraua | Abuztuak 4

Txupinazoa, Tanxugueiras, Willis Drummond eta dozenaka hitzordu jaiekin hasteko

Erredakzioa 2022ko abu. 4a, 06:00

Zeledon San Migeleko dorretik jaitsiko da berriz ere, hiru urteren ostean. / ALEA

Hiru urteko etenaldiaren ostean, 18:00etan lehertuko da festa, Zeledonen jaitsierarekin eta txupinazoarekin. Ondoren, askotariko ikuskizun, ekitaldi eta kontzertuak izango dira hiriko erdialdean eta Gasteizko Txosnetan.

EGITARAUA | Abuztuak 4, osteguna

11:00-14:30 eta 16:30-01:00 Andre Maria Zuriaren jaietako azoka, Santa Barbara plazan.

12:00-14:30 eta 18:00-02:00 Zoko arabiarra, Juan de Aiala plazan: arabiar janaria, artisautza eta animazioa.

12:30 Lokatz Hi-Fi Kutxi kalean, Gazte Karpak antolatuta.

16:00 Gasteizko Gaztetxearen ate irekiera.

17:00 DJak Gasteizko Gaztetxean: DJ Raybon, DJ Mou, Santaklaux, Jokin Krakovia, Wary eta Papatrauma.

18:00 Jaien hasierako txupinazoa eta Zeledonen jaitsiera, Andre Maria Zuriaren plazan.

19:00 Dantzaldia: Jamaica orkestra, Florida Parkean.

19:15 Udal musika banda, txistulariak, erraldoien konpartsak, buruhandiak, zaldiak, txotak eta gaita-jotzaileak, kalez kale.

19:30 Andre Maria Zuriaren omenezko Bezpera Handiak, San Migel elizan.

19:30 Haurrentzako dantzalekua: DJ Maite (euskaraz), Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategian.

20:30 Broken Brothers Brass Band taldearekin kalejira, Aiztogile kaletik txosnagunera.

21:00 Larrain Dantza eta Txulalai, Aihotz plazan, Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin.

21:30 Txosnen inaugurazio ekitaldia eta txosnisaria.

22:00 Farolen Arrosarioaren Prozesioa, erdialdetik.

22:00 Kontzertuak txosnetan: Ibil Bedi + Vulk + Willis Drummond + Aiaraldeko Soinu Sistema.

23:00 Kontzertua: Worth It, Gazte Karpan.

22:00 Antzerkia, Principal Antzokian: Escape Room. Antzezleak: Antonio Molero, Kira Miro, Leo Rivera eta Marina San Jose.

24:00 Kontzertua: Tanxugueiras, Foru plazan.

24:00 Dantzaldia: Akerbeltz, Arka plazan.

24:00 Miami Show orkestra, Plaza Berrian.

03:00 Pintxada: DJ Mala eta BTKS, Gazte Karpan.

Uztailaren 22tik abuztuaren 10era: Barrakak Mendizabaleko feria lekuan. Prezio herrikoiak: uztailak 28an, arratsaldez; abuztuak 6, 11:30etatik 14:30era; eta abuztuak 10, arratsaldez.

GUNEAK ETA EGITARAUAK

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago