GEUre elkarrizketak: Ane Gebara, Aitor Vinagret eta Trikoma banda

Erredakzioa 2022ko uzt. 27a, 10:30

Nefer Olaizolak elkarrizketatu ditu Ane Gebara, Aitor Vinagret eta Trikomako kideak. / ALEA

Aurten GEU Txosna abuztuaren 3tik 9ra izango da zabalik Gasteizko jaietan. Hilaren 3an inauguratuko dute, besteak beste, Aitor Vinagret eta Ane Gebararekin eta Trikomaren kontzertuarekin. GEU Elkarteak protagonista horiek elkarrizketatu ditu.

GEU Txosnaren "loraldia" abuztuaren 3an, asteazkenean, izango da, Gasteizko jaien hasiera egunaren bezperan. 18:00etan, txosnaren inaugurazioa eta GEU Sariaren banaketa egingo dute; ondoren, 19:30ean Eman egurre Pinotxo haurrentzako ikuskizuna eskainiko dute Aitor Vinagret eta Ane Gebara aktoreek; jarraian, 20:00etan, dantza plazan izango da, Azido Folkloriko taldearekin; eta, azkenik, Trikoma bandak kontzertua eskainiko du 22:00etatik aurrera.

Aitor Vinagret eta Ane Gebara

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by GEU elkartea (@geuelkartea)

 

Trikoma Banda

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by GEU elkartea (@geuelkartea)

 

Egitaraua

Inaugurazio eguneko jaialdiaren ostean, abuztuaren 4tik 8ra bitartean askotariko jarduerak izango dira GEU Txosnan. Besteak beste, programazio ofizialeko guneetako bat izango da Aihotz plaza, eta egunero 00:00etan euskarazko kontzertuak izango dira:

  • Abuztuak 5, ostirala: Gozategi
  • Abuztuak 6, larunbata: Olatz Salvador
  • Abuztuak 7, igandea: Harresian Zulo
  • Abuztuak 8, astelehena: Neomak

GEU Txosnaren guneak, kontzertuez gain, bertso saio paregabeak hartuko ditu egunero 13:30ean, Arabako Bertsozale Elkartearen eta honako bertsolarien eskutik:

  • Abuztuak 5, ostirala: Oihane Perea eta Nerea Elustondo
  • Abuztuak 6, larunbata: Maddi Agirre, Iñaki Viñaspre, Aitor Etxebarriazarraga eta Sarai Robles
  • Abuztuak 7, igandea: Ekaitz Samaniego, Manex Agirre, Maddi Sarasua eta Oihana Iguaran
  • Abuztuak 8, astelehena: Paula Amilburu, Orlando Arreitunandia, Joanes Illarregi eta Nerea Ibarzabal
  • Abuztuak 9, asteartea: Andere Arriolabengoa, Unai Anda, Jone Uria eta Beñat Gaztelumendi

Horrez gain, euskal folkloreko askotariko ikuskizun eta emanaldiak izango dira ere:

  • Egunero:
    • 12:30 Trikitixa emanaldia, Udal Folklore Akademiako trikitilariekin
    • 21:00 Larrain Dantza eta Txulalai, Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin
  • Abuztuak 5, ostirala: 19:30 Txistulari kontzertua, Euskal Herriko Txistulariak, Udal Folklore Akademia, Indarra Dantza Taldea, Mulixka Dantza Taldea eta Arkaitz Añorgako Dantzarien eskutik.
  • Abuztuak 6, larunbata: 19:30 Korrontzi
  • Abuztuak 7, igandea: 19:30 Harria ikuskizuna, Mulixka Dantza Taldearen eta Iñaki Perurenaren eskutik
  • Abuztuak 8, astelehena: 19:30 Harribitxi ikuskizuna
  • Abuztuak 9, asteartea: 19:30 Dantza Plazan, Udal Folklore Akademiarekin

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago