Arabako hegaztien ezaugarriak eta bitxikeriak ezagutarazteko, hegaztiekin elkarrizketak argitaratzen ditu ALEAk, Teresa Andres Ponga eta Jordi Gomez Felip ornitologoen laguntzarekin, eta Koldo Ruiz de Azuaren jatorrizko ideian oinarrituta.
Talde handietan bizitzea gustuko du belatxinga mokogorriak (Pyrrhocorax pyrrhocorax) eta habiak labarretan egiten ditu, goi mendietan. Moko gorri deigarriarekin larbak eta kakalardoak ateratzen ditu zelaietan.