Martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean, Amurrion hasi, Euskal Herria zeharkatu eta Donostian amaituko da 22. Korrika, HitzEkin lelopean.
Hamaika egun eta 2.180 kilometro izango dira guztira, zazpi lurraldeetan zehar; 334 kilometro inguru Araban izango dira. Arabako Errioxatik izan ezik, lurraldeko kuadrilla guztiak zeharkatuko ditu aurtengo Korrikak, lau egun ezberdinetan:
- Ikusi hemen Korrikaren Arabako ibilbidea
- 1. eguna, martxoaren 31: Amurrion hasi eta Aiaraldea zeharkatuko du.
- 2. eguna, apirilak 1: Gorbeialdea, Gasteiz eta Lautadatik pasako da.
- 3. eguna, apirilak 2: Lautadatik jarraitu eta Sakanara iritsiko da, goizaldean.
- 7. eguna, apirilak 6: Mendialdea, Trebiñu, Añana eta Gorbeialdetik itzuliko da Bizkaira.
Arabako jarraipen berezia
Korrika guztietan bezala, tokiko hedabideen lana ezinbestekoa izango da aurten ere. Gainera, AEKren eta tokiko hedabideen arteko elkarlanak etengabeko jarraipen berezia ahalbidetuko du, baita Araban ere. Izan ere, gure lurraldeko kilometro guztien jarraipena egingo dute ALEAk eta AIARALDEAk, eta datozen egunetan honako eduki hauek topatu ahal izango dituzue ALEAren webgunean:
- Martxoaren 31tik apirilaren 10era:
- Zuzeneko streaming seinalea 24 orduz (martxoaren 31ko 16:30etik aurrera)
- Korrikaren oroitzapen testigantzak hemen
- Martxoaren 31n, ostegunean:
- 10:00etatik 14:00etara: zuzeneko telebista saioa (Aiaraldea.eus bidez)
- 15:45etik aurrera: Amurrioko hasiera ekitaldia
- Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, 2an eta 6an:
- Arabako kilometroen argazkiak eta bideoak
- Arabako kilometroen jarraipena sare sozialetan
- Apirilaren 7an, ostegunean: Korrika Txikia Gasteizen
- Apirilaren 9an: Korrika Arabako Errioxan
- Apirilaren 10ean, igandean:
- Donostiako amaiera ekitaldia
ALEAkideen laguntza
AEKk, tokiko hedabideek eta ALEAk Korrikaren xehetasunak minutuz minutu herritarrengana helarazteko ahalegin berezia egingo duten arren, ALEAk laguntza eskatu die ALEAkide eta arabar guztiei jarraipen berezian laguntzeko, argazkiak eta bideoak bidaliz honako bideak erabilita:
- Emailez: erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora
- Whatsapp bidez: 645 66 86 02 telefono zenbakira (oraingoan ez bidali Telegram bidez, mesedez, ez baita aktibo egongo)
Eduki guztiak hemen