Mapa

Apirilaren 1ean igaroko da Korrika Gasteiztik

Erredakzioa 2022ko mar. 26a, 09:30

Korrikak Arabako hiriburuan egingo duen ibilbidea. / ALEA

Ostiralean, Gorbeialdeatik barrena, 17:00ak aldera iritsiko da Korrika Arabako hirburura. Gasteizko kilometroen zerrenda eta ibilbidearen mapa prestatu ditugu ALEAn.

Martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean, Amurrion hasi, Euskal Herria zeharkatu eta Donostian amaituko da 22. KorrikaHitzEkin lelopean. Hamaika egun eta 2.180 kilometro izango dira guztira, zazpi lurraldeetan zehar; horietatik 334 kilometro Araban izango dira.

Ostegunean Aiaraldetik abiatu ostean, ostiralean iritsiko da Korrika Gasteizko kaleetara. 15:00etan Legutiora iritsi eta Gorbeialdea zeharkatu ostean, Eskalmenditik, 17:00ak aldera egingo du sarrera Arabako hiriburuan, ibilbideko 286. kilometroan. 

ALEAk, beste behin, GEU eta Lazarraga elkarteetako lagunekin ospatuko du bere kilometroa, Andre Maria Zuriaren plazan, 20:00ak pasata. Aurretik, dozenaka eragiletako lagunek izango dute lekukoa Gasteizko kaleetan zehar eramateko ohorea.

Gasteizko kaleak atzean utzita, Lautadan barrena jarraituko du Korrikak bere ibilbidea, Sakana aldera, eta apirilaren 6an izango dugu berriz ere Araban, oraingoan Mendialdea, Trebiñu eta Añanako lurrak zeharkatuz.

Arabako ibilbidearekin egin genuen bezala, Gasteizko kilometroen zerrenda eta ibilbidearen mapa prestatu ditugu ALEAn. Gorde, erabili eta zabaldu!

Gasteizko mapa (PDF)

 

KM 
ORDUA
Lekukoa
286A 17:09:44 Oreka It
286B 17:12:59 Michelingo Langileak
287A 17:16:14 Gasteizko Suhiltzaileak
287B 17:19:21 Lasterbidean
288A 17:22:28 Id Arte
288B 17:25:56 RPK S. Koop
289 17:29:25 Jare Dantza Taldea Eta Manuel Iradier Txangolari Elkartea
290 17:32:44 Koldo Mitxelena Institutua Eta Odon De Apraiz Ikastola
291 17:36:03 Araba Bizirik Eta Sahara Elkartea
292 17:39:18 Francisco De Vitoria Bhi Eta Luis Elejalde Ikastola
293 17:42:33 Baskonia
294 17:45:48 Orbain Kultur Elkartea
295 17:49:07 Niño Jesus Ikastetxea
296 17:52:37 Miguel De Unamuno Ikastetxea Eta AbendañO Ikastola
297A 17:56:07 Arabako ESI
297B 17:57:52 Osakidetzako Langileak
298 17:59:37 San Viator Ikastetxea
299A 18:03:07 Arabako Batzar Nagusiak
299B 18:04:52 Eusko Jaurlaritzako Migrazio Eta Asilo Zuzendaritza
300 18:06:37 La Vitoriana
301 18:10:07 Euskotren Eta Euskal Trenbide Sarea
302 18:13:37 Ejko, Legebiltzarreko Eta Arartekoko Langileak
303 18:16:12 Laminaciones Arreguiko Langileak
304 18:18:56 Ibaiondo Ikastetxea Eta Ampa Ibaikide
305 18:21:32 Eguzkilore Guraso Elkartea
306A 18:24:24 Toki-eder ikastola eta Umandi ikastola
306B 18:25:30 AEFAT (Ataxia Telangiectasia) Eta ADELA Araba
307 18:27:08 San Prudencio Ikastetxea
308A 18:29:26 Presoen Lagunak
308B 18:30:37 Gasteizko Mugimendu Feminista
309 18:31:49 Trans* Kilometroa – Lumagorri
310 18:34:33 Lakua-Sansomendiko Sarea
311 18:37:12 Lakua BHI
312 18:40:13 Mercedeseko Langileak
313 18:43:01 Loihandia Taldea
314 18:45:24 Zabalgana BHI
315 18:47:47 Zabalgana Hezkuntza Publikoa
316 18:50:05 Olabide Ikastola
317 18:52:24 Lantzale
318 18:54:47 Transfusio Eta Giza Ehunen Euskal Zentroa
319 18:57:43 Goiener
320 19:00:06 Iraultza 1921 Eta Indar Baskonia
321 19:02:37 Armentia Ikastola
322 19:05:17 Deportivo AlavéS
323 19:07:41 Federico Baraibar Bhi
324 19:10:17 Ciudad Jardin Lanbide Heziketa
325A 19:12:42 EHU
325B 19:13:55 Hezkuntza Eta Kirol, Farmazia, Eta Erizaintza Fakultateetako Langile Eta Ikasleak
326 19:15:09 Laboral Kutxako Langileak
327 19:17:36 Olarizuko Gazte Asanblada Eta Adurtza Ikastola
328 19:20:03 Naipes Heraclio Fournier
329 19:22:00 Mendiola
330 19:24:40 Euskal Udalekuak
331 19:27:09 Lehertu Gasteiz
332 19:29:36 Hamarretako Elkartea Eta Sareak Josten
333 19:32:56 Gu Ta Gutarrak
334 19:35:31 8Ak Parral Ke
335A 19:39:01 Blusa Eta Nesken Elkartea
335B 19:41:07 Gasteiz Kantuz
336 19:43:13 Ekialdea BHI
337 19:45:40 Mendia Optika
338 19:47:46 Momotxorroak, Judimendiko Gazte Asanblada, Batuta Eta Judimendikoak A.E.
339 19:50:13 Aixkiriako Ikasleak
340 19:52:40 Zeledon Elkartea
341 19:55:07 Samaniego-Los Herran
342 19:57:51 Emakunde
343 20:00:30 Sindikatuak
344 20:03:10 EH Bildu
345 20:05:50 Eusko Legebiltzarra
346 20:08:29 Arabako Foru Aldundia
347 20:11:17 Gasteizko Udala
348
20:13:57
ALEA, Geu Elkartea Eta Lazarraga K.E.
349 20:16:28 Hala Bedi Irratia Eta Gasteizko Gaztetxea
350 20:18:17 Ernai Eta Kutxiko Katuak
351 20:21:05 Indarra Dantza Taldea
352 20:23:53 Gure Esku Dago
353 20:27:23 Egibide
354 20:30:53 Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalak
355 20:34:23 Visesa, Alokabide Eta Uraren Euskal Agentzia
356 20:37:43 Aranbizkarra, Arantzabela Eta Lopez De GuereñUko Familia Elkarteak
357 20:40:43 Sarburu Kultur Elkartea Eta Burdinbide Auzo Elkartea
358A 20:44:14 Salburua Eskola Eta Aintzira Senideak G.E.
358B 20:45:59 Errekabarri Ikastetxeko Guraso Elkartea
359 20:47:44 Artepan Mamia
360 20:50:20 Ikasbidea Ikastola
361A 20:53:35 Kaiku
361B 20:57:09 Arabako Abokatuen Elkargo Ohoretsua
362 21:00:44 Euskadiko Terapeuta Okupazionalak
363 21:07:14 Elika, Neiker Eta Hazi
364 21:13:14 Polizia Eta Larrialdietako Euskal Akademia
365 21:18:02 Nuneko

Eguneko egitaraua

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago