Hiru egun baino ez dira falta 22. Korrika hasteko. Ostegun honetan, martxoaren 31n, Amurrion hasi, Euskal Herria zeharkatu eta apirilaren 10ean Donostian amaituko da, HitzEkin lelopean. Aurtengo edizioak lau egun eta 300 kilometro baino gehiago egingo ditu Araban.
AEKk gaur eman du hasiera eguneko egitarauaren berri, Gasteizeko San Migel elizako balkoian egindako prentsaurreko batean.
Amurrio, beraz, ostegun honetako protagonista nagusia izango da. Bertako herritarrek eta Udalak azken hilabeteetan auzolan erraldoi batean egindako elkarlanari esker, dena prest dago dagoeneko. Julen Sasiain Amurrioko euskara zinegotziak "ohore handitzat" jo du erronka, Euskal Herriko hamasei herrik baino ez dutelako Korrikaren hasiera ezagutu.
Gainera, Korrikaren hasiera eguna telebistaz, irratiz eta Internet bidez jarraitu ahal izango da zuzenean, hainbat hedabidek egingo dituzten saioei esker.
EGITARAUA
- 10:00etan
- Txupinazoa Amurrioko euskaltegitik
- Kale animazioa, Amurrioko txistuzaleen eta trikitilarien eskutik
- Zuzeneko emanaldia (Aiaraldea Gaur)
- Azoka parkean, bertako ekoizle eta sortzaileen eskutik
- Korrika Txikia ikastetxeetan (Amaurre, Aresketa, Mendiko eta Zabaleko)
- Korrika arropa eta materiala salgai plazan
- 13:00: Parrillada parkean
- 15:00: Aldats elektrotxaranga
- 16:00: Ekitaldi nagusia, Kaitin Allendek gidatuta eta Neomak taldearekin
- 16:30: Korrikaren hasiera. Mezua lekukoaren barruan sartuta, lehen kilometroa Amurrioko AEK euskaltegiko sei irakasleek egingo dute
- 17:00: Aldats eletrotxaranga
- 17:30: Iratxoen kantu sekretuak korrika, Baleukoren ikuskizuna Amurrio Antzokian
- 19:00: Karrakan
- 19:30: Ugarte otxotea
- 20:00: Batukada Battuere
KONTZERTUAK
- 18:00: Gozategi bere 30. urteurrenean
- 20:30: Izate Faltsua
- 22:00: Dupla
- 23:00: Amaiera