Martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean, Amurrion hasi, Euskal Herria zeharkatu eta Donostian amaituko da 22. Korrika, HitzEkin lelopean. Asteazken honetan, 2022ko Korrikaren ibilbidea aurkeztu du AEKk. Kilometroak erreserbatzeko aukera otsailaren 1ean zabalduko dute.
Hamaika egun eta 2.180 kilometro izango dira guztira, zazpi lurraldeetan zehar; 334 kilometro inguru Araban izango dira. Arabako Errioxatik izan ezik, lurraldeko kuadrilla guztiak zeharkatuko ditu aurtengo Korrikak, eta lau egun ezberdinetan:
- 1. eguna, martxoaren 31: Amurrion hasi eta Aiaraldea zeharkatuko du.
- 2. eguna, apirilak 1: Gorbeialdea, Gasteiz eta Lautadatik pasako da.
- 3. eguna, apirilak 2: Lautadatik Sakanara iritsiko da.
- 7. eguna, apirilak 6: Mendialdea, Trebiñu, Añana eta Gorbeialdetik itzuliko da Bizkaira.
MAPA INTERAKTIBOA
Noiz igaroko da Korrika nire herritik? galderari zehaztasun osoarekin erantzuteko bilatzaile bat martxan jarri dute. Horrela, zure herriaren, udalerriaren edo lurraldearen izena bilatu eta eremu horretan izango diren kilometro guztien zerrenda ikusi ahal izango duzue.
ARABAKO KILOMETROAK
*Ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira
1. eguna | Martxoak 31, osteguna
*Aiaraldeko herriak kontuan hartu ditugu, Arabakoak zein Bizkaikoak.
- 16:30 Amurrio
- 17:06 Izoria
- 17:19 Arespalditza
- 17:32 Kexaa
- 17:38 Menagarai
- 17:57 Llanteno
- 18:15 Artziniega
- 22:06 Okondo
- 22:38 Laudio
- 22:46 Laudio / Ugarte
- 22:55 Laudio / erdigunea
- 23:13 Laudio / Areta
- 23:24 Arakaldo
- 23:34 Arrankudiaga
2. eguna | Apirilak 1, ostirala
- 15:00 Legutio
- 16:00 Urbina
- 16:26 Luku
- 16:58 Durana
- 17:09 Gasteiz (Bergarako atea)
- 20:13 Gasteiz (erdialdea)
- 21:00 Gasteiz (Elorriagako Atea)
- 21:07 Arkauti
- 21:46 Burgu
- 22:18 Dulantzi
- 23:04 Heredia
- 23:22 Donemiliaga
- 23:49 Agurain
3. eguna | Apirilak 2, larunbata
- 00:48 Zalduondo
- 01:18 Araia
- 01:52 Egino
7. eguna | Apirilak 6, asteazkena
- 00:40 Kanpezu
- 02:21 Bernedo
- 02:47 Trebiñuko muga (Obekuri)
- 03:12 Baxauri
- 04:09 Albaina
- 05:21 Trebiñu
- 05:57 Añastro
- 06:19 Argantzon
- 07:10 Langraiz Oka
- 09:16 Kuartango
- 09:35 Abornikano
- 09:44 Izarra
- 10:27 Ametzaga
- 10:29 Murgia
- 11:21 Maurga
- 11:45 Gopegi
APLIKAZIOA
Aurten ere, 22. Korrikaren inguruko informazio eta nobedade guztiak telefono mugikorrerako app aplikazio baten bitartez eskuratu ahal izango da: egunez egunekoa, herriz herriko bilatzailea (non eta noiz), Korrikaren egoera unean bertan eta informazio gehiago.
Honako lotura hauetan deskargatu daiteke: