Hitza eta ekintza bat. Euskararen alde egitetik ekitera igarotzeko Korrika izango da aurtengoa. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea izan zen 1980. urteko Korrika hartan helburu nagusia, eta, hori bera oraindik xede bada ere, beste pauso bat emateko deia egin dute aurten. Hainbat arabarren testigantzak eta oroitzapenak bildu ditugu ALEAn.
Hurrengo urratsa izan zen oztoporik handiena: Burgosko PPkoa zen Trebiñuko alkate Inmaculada Ranerok, egun prokuradorea dena, baimena eman behar zigun.