Aurtengo Korrikaren ibilbide ofiziala ez da Arabako Errioxatik pasako, baina horrek ez du esan nahi euskararen aldeko aldarria bertatik igaroko ez denik. Izan ere, 2013an eta 2017an egin zuten modu berean, aurten ere bertako euskaltzaleak antolatu dira Korrika propioa egiteko, AEKrekin elkarlanean.
Apirilaren 9an, goizez, Bastidatik eta Vianatik (Nafarroa) zutabe bana aterako da, eta, herri desberdinetatik igaro ostean, Guardiara aldi berean iritsiko dira, 17:30ean, bertan eguna jaialdi batekin amaitzeko.
Bastidatik abiatuko den zutabea 10:00etan irtengo da, eta hainbat herritatik igaroko da: Mañueta (12:23), Eskuernaga (12:52), Samaniego (13:21), Leza (13:56), Paganos (14:43), Nabaridas (15:12), Eltziego (15:49) eta Lapuebla de Labarca (16:39).
Beste zutabea Vianatik irtengo da 09:30ean, eta ondoren Moreta (10:17an), Labraza (11:04an), Gorrebusto (11:39an), Oion (12:56an), Ekora (14:02an), Binasperi (14:30ean), Lantziego (15:08an), Kripan (15:58an) eta Elvillar (16:43an).