Zorion hutsa

Cristina Puelles 2022ko mar. 31a, 07:00

Mikel Laboa 9. Korrikan omendu zuten; Cristina Puellesek elkarrizketatu zuen. JOSEBA OLALDE

Ni Egineko kazetaria nintzen eta San Migelen, balkoi erraldoi horretatik, plaza euskaltzalez beteta ikusi eta Laboaren hitzak grabatzeko, haren keinu hunkitua sentitzeko, pribilegioa izan nuen.

Korrika guztiak zirraragarriak izaten dira, guztietan hunkitu naiz jendearen artean gure hizkuntzaren parte naizela sentitzean; guztietan uneren batean bihotzak eztarriari irabazten dio eta ahotsa urratzen zait 'KO-RRI-KA' oihuaren erdian. Eta seguru nago horrela izango dela aurten ere. 
Hala ere, une berezietan batzuk bereziagoak izaten dira eta argazkian jasotakoa horietako bat da: 1995. urtea, bederatzigarren Korrika, amaiera Gasteizen, eta omendua Mikel Laboa.  

Ni Egineko kazetaria nintzen eta San Migelen, balkoi erraldoi horretatik, plaza euskaltzalez beteta ikusi eta Laboaren hitzak grabatzeko, haren keinu hunkitua sentitzeko, pribilegioa izan nuen. Zorion hutsa. Gero erredakziora itzultzean jakin nuen nire lankideak ere ideia berbera izan zuela eta orrialdeak betetzeko biok material berdina genuela; izan ere, nork ez luke aprobetxatuko horrelako aukera?

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago