Momotxorroen lekukoa

Koldo Camon 2022ko api. 1a, 06:00

Judimendiko momotxorroak Korrikan.K.C.

Ohorea izan da Korrika guztietan gure auzoan erreleboa hartu izana, baita batzuetan ere Korrikaren hasieran edo bukaeran gonbidatuak izatea: Trebiñun, Gasteizen, Iruñean...

Plazer ederra izan da gure taldearentzako Korrikan parte hartu izana sortu ginenetik. Gure helburuak argi izan ditugu beti: Judimendi auzoko jaiekiko atxikimendua erakutsi, gure herriko sustraiak berpiztu, mitologia eta ohiturak babestu eta indartu, euskal kultura bultzatu, euskara maitatu eta zabaldu.

Leku ezberdinetan ibiliak gara helburu hauek defendatuz, internazionalismoa bihotzean, Euskal Herriak dituen eskubideak aldarrikatuz: Palestinan, Irlandan, Katalunian, eta Euskal Herriko leku anitzetan. Ohorea izan da Korrika guztietan gure auzoan erreleboa hartu izana, baita batzuetan ere Korrikaren hasieran edo bukaeran gonbidatuak izatea: Trebiñun, Gasteizen, Iruñean...

Aurten ere, auzoko beste eragile batzuekin batera, hor izango gara ozenki esateko: euskara gora bihotzetik ahora! Gora Korrika!

Gure erreleboa: 338 kilometro zenbakia , Olagibel 60, Lantziego Jatetxearen parean, arratsaldeko 19.47.46. Anima zaitezte gurekin parte hartzera!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago